Bizikletaren Behatokia
Bizikletaren Behatokia
Informazio praktikoa

Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuaren, Cristina Enea Fundazioaren eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartearen elkarlanaren ondorioz sorturiko tresna da Donostiako Bizikletaren Behatokia. Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du eta bizikletaren erabilpena hirian erraztu eta hobetzeko helburua dauka. Aldi berean, bizikleta gaineko hiri-mugikortasunaren zainketa eta analisia egiten du, eta gizarteak egiten dituen galdera, kexa eta iradokizunei erantzuna ematen dizkie.

Helbidea eta harremanetarako:
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea
Mandasko Dukearen Pasealekuaren, 66

T: 943 4535 26
F: 943 471414
E: bizikleta@donostia.eus

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 / 15:00-19:00

Jarduera memoria

Atal honetan Bizikletaren Behatokiko azken urteko jardueren memoria eskuratu dezakezu. Aurreko urteetakoak beharko bazenitu, jar zaitez gurekin harremanetan: 

E:  bizikleta@donostia.eus

Bizikleta bideak

Donostiako Bizikleta-bideen Sareak bizikletak zirkulatzeko prestatutako espazioak hartzen ditu barne, kontutan harturik bizikletaz edo patinez zirkulatzeko bereizitakoak, oinezkoekin bizikidetzan dauden bizikleta-bideak eta 30 guneetan ibilgailu motordunekin bizikidetzan dauden bizikleta-bideak.

Gaur egun, bizikleta-bideen sareak 52,228 km ditu guztira. Horietatik 5,850 km txirrindulariek segurtasunez zirkulatzeko bide bereiztuek osatzen dute, bizikleta-pistek eta bizikleta-espaloiek 34,748 km, oinezkoekin batera zirkulatzen den zatiek 7,692 km eta motordun ibilgailuekin baterako bideek 3,938 km.

Gipuzkoako bidegorri-sarea

Gipuzkoako Bizikleta-bideen Oinarrizko Sareak 439 km-ko luzera dauka; 287 km Oinarrizko Foru-sarekoak dira (horiek eraikitzea Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio) eta 152 km Oinarrizko Toki-sarekoak (horiek eraikitzea udalerriei dagokie). Gaur egun, Oinarrizko Foru-sareko 287 km-etatik 91 km inguru daude eginak, eta beraz, 196 km geldituko lirateke egiteke, hau da, Oinarrizko Foru-sareko %68,5 egiteke dago.  

Bizikleta-bideen diseinua

Bizikleta-bideen diseinua

Bizikleta-bide edo ibilbide baten diseinua txirrindularientzat erabilgarriak diren ondorengo irizpideek zuzendu behar dute: gutxieneko distantziak eta atzerapenak; gutxieneko maldak eta esfortzuak; segurtasun eta erosotasun handiena; arintasun eta konektibotasun handiena.

Hala ere, diseinu bat egiterako orduan, irizpide horiek ez dira elkar-independenteak, eta hainbat faktoreren arteko oreka bilatu behar da, hala nola, egin beharreko distantziak, arintasuna eta konektibotasunaren artekoa; edo malda eta ibilbidearen luzeraren artekoa. Txirrindulariak eta motordun ibilgailuen arteko harremana ere kontutan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat da, eta baita oinezkoekin duten erlazioa ere.

Ibilbideko eragile horietatik kanpo, bizikleta-bideen diseinuak hainbat irizpide tekniko ere hartu behar ditu kontutan, besteak beste: ezaugarri geometrikoak, bidegurutzeak, seinaleztapena, zolaketa, hiri-altzariak, babes klimatologikoa eta argiztapen artifiziala.

2006. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko saileko zerbitzu teknikoek “Gipuzkoako bizikleta-sareen proiektu eta horien eraikuntzarako gomendio teknikoen eskuliburua” egin zuten, eta hurrengo estekan deskargatu dezakezu:

Txirrindulari - araudia

Bizikleta gidatzen duten pertsonek, bide-erabiltzaile gisa eta ibilgailu baten gidariak izateagatik, Zirkulazioko Araudi Orokorrak jasotzen duena bete behar dute, edozein bide edo bidarri erabiltzerako orduan.

Bizikleta erabili eta bizikletarekin zirkulatzeko kontutan hartu beharreko oinarrizko arauak Trafikoa, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide-sergurtasunaren Legeak ezartzen ditu; Lege hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako errege-dekretuak eta azaroaren 21eko 1428/2003 Errege-dekretuak onartu zuten, eta horren bitartez onartuko da Zirkulazioko Araudi Orokorra.

Donostiari dagokionez, Donostiako Udaleko Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen Ordenantzak, 2006ko urtarrilaren 31n onartutakoa. Donostiako Udaleko Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen Ordenantzaren II. eta IV. Tituluak bizikletei buruzkoak dira espezifikoki.

Gipuzkoari dagokionez, Gipuzkoako Txirrindulari-bideen Foru-araua dago indarrean.

Ikusi araudiak honako esteka hauetan:

Hiriko txirrindularientzako aholkuak
Segurtasunez ibili bizikletan

Zure bizikletarekin hiritik zehar segurtasunez ibiltzeko aholkuak:

  • Erabil itzazu bizikletentzako bideak ahal duzun guztietan, eta bizikletentzako berezko seinaleak errespetatu.
  • Eskuak bizikletako eskulekuan koka itzazu, edozein ezusteren aurrean azkarrago erreakzionatuko duzu eta balaztatze-distantzia laburragoa izango da.
  • Zure segurtasunerako, kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat. Kalapie Hiriko Txirrindulari Elkarteko kide eginez lor dezakezu.
  • Aztertu ibilbidea. Pentsa ezazu biderik seguruenean (bidegorriak, zirkulazio gutxi duten kaleak…). Ez zaitez bizikletan espaloietatik ibili, ezta oinezkoak ibiltzen diren (edo egoten diren) lekuetatik ere.
  • Segurtasunean zerikusi zuzena dauka zure abiadurak eta kalea erabiltzen duten guztien arteko errespetuak. Istripua izanez gero, ez ikutu zauritutako pertsona eta eskatu laguntza esperientziadun jendeari; istripua zuk izan baduzu, ez zaitez mugitu, itxaron laguntza iritsi arte.
  • Atera baino lehen, bizikleta egoera onean eduki ezazu, gainbegiratu bizikletaren gurpilak, frenoak, argiak eta txirrina. Egiozu tarteka gainbegiraketa teknikoa espezializatutako saltokietan.
  • Gauez, ikus zaitzatela; oso garrantzitsua da gauez, edo argi gutxi dagoenean, material islagailuak erabili. Gogoratu derrigorrezkoa dela argiztapena eramatea, zuk ikus dezazun eta zu ikus zaitzaten.
  • Zirkulatu bost zentzumenak erabiliz, gogoratu musika entzuteko kaskoak eta telefono mugikorra erabiltzea arriskutsua izateaz gain, debekatuta dagoela.

Txirrindulariak eta oinezkoak

  • Bidegorrian geldituta edo bertatik ibiltzen oinezkoak ikusten badituzu, mantsotu abiadura eta jakin arazi iezaiezu bertatik pasa behar duzula.
  • Bidegorrian oinezkoak pasatzeko tartea baldin badago, mantsotu abiadura eta pasatzen utzi.
  • Oinezkoak eta bizikletak espazio partekatzen duten oinezko-kaleetan errespetatu oinezkoen lehentasuna eta egokitu abiadura dagoen jende kopurura. Oinez doanak beti du lehentasuna.

Txirrindulariak eta semaforoak

  • Zaindu zure abiadura, zuhurtasunez zirkulatu, bide publikoa erabiltzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatuko duen abiaduran ibil zaitez bizikletan.
  • Bide-seinaleak errespetatu. Semaforo bat gorri dagoenean pasatzea garesti irten dakizuke. Bidegorriak bi noranzko baldin baditu, zure eskuinetik joan, ezkerreko bidea erabili gabe.
  • Galtzadatik zoazenean zuhurtasunez ibili eta errespetatu zirkulazio arauak. Ahal duzun guztietan espaloitik gertuen dagoen eskuineko erreia erabil ezazu. Errei hori erreserbatuta egongo balitz (taxi edo autobusa) hurrengoa erabili.

Metro bateko distantzia egokia zirkulatzeko

  • Espaloitik eta aparkatuta dauden autoetatik zentzuzko distantzia utzi. Irekitzen den ate batek edo espaloitik jaisten den oinezko batek mugimendu zakar bat egitera behartu zaitzakete. Guztion segurtasunagatik, zure erreiaren erdian koka zaitez.
  • Abisatu esku-keinuekin edozein norabide aldaketa. Ez ezazu erraiez edo norantzaz aldatu begiratu gabe, zehaztu nabarmenki biraketa-maniobrak, lotsarik gabe eta etengabe.
  • Ikus zaitzaten saia zaitez eta saihestu ibilgailuen angelu itsuak.
Erregistratutako bizikleta lapurtzen badizute
  • Salaketa ofiziala bideratu segurtasun kidegoren baten bulegoetan (Udaltzaingoa, Ertzaintza…).
  • Salaketaren berri idatziz adieraztea bizikleten erregistro bulegora (Mugikortasun Zuzendaritza: Urdaneta, 13, 3º)
  • Honako datu hauek jasoko dira:
  • Salaketa formalaren erreferentzia (salaketa zenbakia, tokia, eguna)
  • Erabiltzailearen izen-deiturak, erregistro zenbakia eta bastidore edo markatze zenbakia (erregistro txartelan agertzen den moduan.
  • Lapurreta zein tokitan, egunetan eta ordutan gertatu den.
Bizikleta lapurtzen badizute
  • Salaketa ezarri Udaltzaingoan.
  • Emaizkiezu bizikletari buruz ahal dituzun datu gehienak, argazkia eta lapurretaren inguruko xehetasunak.
  • Faktura baduzu, emaiezu fotokopia bat.
  • Errekuperatuko duzun ala ez alde batera utzita, oso garrantzitsua da salaketa jartzea, Poliziak bizikleten lapurretaren arazoa haintzat har dezan.
  • Udaltzaingoaren gordailura joan (Mandasko Dukearen pasealekuan dago, Atotxako dorrearen ondoan), biltegi honetan aurkitzen baitira beste poliziek errekuperatzen dituzten bizikletak. Salaketa eraman behar duzu behintzat.