Iraunkortasunaren urteko txostena

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du 2019ri buruzko datuekin. Edizio hau inflexio-puntu bat da txostenaren osaeran eta aurkezpenean, lehen aldiz egituratu eta planteatzen baita klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta egokitzapenaren ikuspegitik. Bere barne-egitura lotu egiten da Donostiako Klima Aldaketaren aurkako Ekintza Planean (DSS Klima 2050) ezarritako jardun-eremuekin.

Gainera, azterlanak beste eremu erabakigarri batzuen informazioa biltzen du hirian bizi diren, bertan lan egin edo bisitatzen duten haien bizi-kalitatea eta ongizatea ebaluatzeko.

Azterlanak panel bat biltzen du 50etik gora adierazle eta datu garrantzitsurekin, izandako eboluzioa aztertuz eta lortutako informazioari buruz hausnarketa bat eginez.

2019 urteko Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Txostena honako estekan ikusi dezakezu:

 

Aurreko urteetako dokumentuak eskuratu nahi badituzu, mesedez jarri gurekin harremanetan: [email protected]