Ingurumen Baliabideen Etxea
Ingurumen Baliabideen Etxea
Informazio praktikoa

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroak iraunkortasun orokorraren aldeko norabide-aldaketa sustatu nahi du heziketaren eta sentsibilizazioaren udal eremutik, eta era horretan, jarduerak aldatu daitezela erraztuko duten oinarriak jarri hainbat gizarte-eremutan. Hala, bere heziketa-programak, baliabide didaktikoak eta sentsibili- zazio-ekintzak hiru ardatz garrantzitsuren inguruan antolatuko dira: hartzaile guztiak oro har, hartzaile profesionalak eta, azkenik, hartzaile ikasleak, etorkizunerako erronka gisa.

Ingurumen Baliabideen Etxean kokatzen da Cristina Eneako Dokumentazio Zentroa, non ingurumenarekin, jasangarritasunarekin edota mugikortasunarekin lotutako liburu eta argitalpenak kontsultatu eta maileguan har daitezken. Dokumentazio Zentroa Donostiako udal liburutegien sarearen baitan dago, eta bere funtsen bilaketa hemen egin daiteke.

Helbidea eta harremanak:
Mandasko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián

T: 943 453 526
E: cristinaenea@donostia.eus

Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 9:30 h.-13:30 h. / 15:00 h.-20:00 h. (neguan 19:00ak arte)
Igande eta jaiegunetan: 10:00-13:30

Astearte goizetan liburutegia itxita egon ohi da, asteroko barne-bilera dela-eta.

Erakusketak
Begirada kontzienteak

Irailak 14 - azaroak 30 (2017)

Inoiz pentsatu al duzu zer-nolako eragina duten zure eguneroko ohiturek eta jokabideek tokian-tokian eta mundu osoan? Ohartuta edo ohartu gabe betikotzen dugun munduan merkatuaren arauak, dirua eta kodizia lehenesten dira, eta benetan garrantzia duena alde batera uzten da: pertsonak, bizitza, ingurumena eta ezinbestekoak diren beste balio batzuk. Erakusketa honetan Calcuta Ondoan GGKEk horretaz guztiaz gogoetatzera gonbidatzen zaitu, 2012ko World Press Photo sariaren irabazle Fernando Moleres argazkilariaren argazkien eskutik.

#Begirada kontzienteak
Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila

Irailak 2 - abenduak 10 (2017)

Hegaztiak eta beren hegan egiteko gaitasunak gizakia betidanik liluratu dituen arren, "nekrofagoen" edo sarraskijaleen elikadura motak kontrako jarrera sustatu izan du, arbuioa eta jazarpena eraginez. Nolanahi ere, naturako materialen birziklatze lanean duten partehartzea dela eta, oso zerbitzu kosistemiko
garrantzitsuak betetzen dituzte, askotan onarpenik izan ez arren. 

Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko.

#Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila
Errebelazioak

Uztailak 19 - abuztuak 27 (2017)

2015. urtetik HidroLogikak proiektuaren baitan kokatzen den “Ibaia ez da toki bat” laborategiaren aurtengo edizioan, Urumea ibaiari hurbiltzeko sortutako lan eta prozesu artistikoen bilduma kuttun bat. Zehazki, Lurdes R. Bassolí-k emandako “Ibaia erretratu gisa” argazkilaritza dokumental tailerrean sortutako lanak, eta Jon Cazenavek zuzendutako “Urdin Urumea” zianotipia tailerrean ekoiztutakoak izango ditugu ikusgai.

#Errebelazioak
Urumea bizi

Maiatzak 13 - abuztuak 27 (2017)

Ibaia, bizi iturri bai, baina ikusten dugun ura baino zerbait gehiago ere bada. Ertzak, zeharkatzen duen lurzoroa, lurrazpiko urak, ibar basoak, uholde-lautada,
inguruko mendi magalak eta hango landaredia, haranak, azken batean, arro osoa eta hura jasotzen duen itsasoaren zatitxo bat ibaiaren parte dira. Bertan biztanle
ugari, anitzak. Hona hemen haietako batzuei eskainitako eske roneko begirada xumea.

#Uurmea bizi
Chernobyl Herbarium

Otsailak 1 - maiatzak 1 (2017)

Txernobyleko hondamendi nuklearraren 30. urtemugaren bueltan, Anaïs Tondeur artistak Txernobyleko “esklusio guneetan” hazten diren landareekin herbario bat egin zuen. Erradiazio handia jasan duten landareek izandako trauma jaso eta erakutsi nahi duten 30 fotograma edo “izpigrama” dira. Michael Marderren hausnarketa filosofikoek –Lehertutako Kontzientzia baten Pasarteak– natura eta mundua landareen ikuspegitik birpentsatzera gonbidatzen gaituen herbario honen narrazioa lotzen dute. Eskuratu hemen erakusketako irudien eta testoan katalogoa.

#Chernobyl Herbarium
Hezkuntza eskaintza

Belaunaldi berriak ingurumenarekiko errespertuan hezitzeko tresnak eskaintzea da Cristina Enea Fundazioaren helburu nagusienetakoa. Hala, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, garapen iraunkorraren esparruko hezkuntza eta prestakuntza estrategiak garatzeko bitarteko garrantzitsua da.

Aurreko ikasturteetan egindako lana, eta jarduera eta ekintzetan parte hartu duten ikasleek eta irakasleek eginiko ekarpenekin batera, 2017/2018 ikasturterako Hezkuntza Eskaintza berriagoa eta osoagoa sortu dugu.

Ikasmaila guztietara egokituak dauden tailer didaktikoak, Cristina Eneako parketik eginiko ibilaldi gidatuak, eta Kontsumo Arduratsuaren Gelara bisita-tailerrak biltzen dira bertan. Guztiak, ikastetxeetan egiten den zeregin hezitzailearen osagarri gisa diseinatuak eta hezkuntza baliabide zehatzez hornituak. 

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak eskeintzen dituen jarduerak honako dokumentuan ikusi daitezke: 

Eskola Agenda 21

Tokiko Agenda 21-ekin batera, Donostiako Udalak Eskola Agenda 21 egitasmoa ere lantzen dihardu 2005. urteaz geroztik, Cristina Enea Fundazioaren eskutik, Eusko Jaurlaritzarekin eta hiriko ikastetxeekin elkarlanean. Garapen jasangarriarekiko konpromisoaren testuinguruan hiria ikastetxeetara hurbiltzea bilatzen duen hezkuntza-egitasmoa da Eskola Agenda 21. Era berean, ikuspegi lokala garatzeko eta hezkuntza-komunitateak hiri-bizimoduan parte hartzea laguntzeko aukera ere eskaintzen du.

Ikasturte bakoitzean ingurumen-gai edo arazo bat aukeratzen da eta egitaraua horren inguruan lantzen da. Gai hori aztertzen da, bai eta ikastetxearen eta gertuko ingurunearen egoeraren diagnosia egin ere.Azkenik ikastetxearentzat hobekuntza-akzioak zehaztu eta abian jartzen dira. Hiria hobetzen laguntzeko Udalari zuzendutako akzioa-proposamena ere egiten da.

2017/2018 ikasturtean "Aniztasun Kulturala" izango da ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek landuko duten gaia. Ikasgelan bertan eta kanpoan egingo dituzten jarduera desberdinen bidez, integrazio sozialean lan egiten dituzten erakundeak eta hirian bizikidetza bultzatzen duten hainbat esperientzia ezagutuko dituzte.

Aurreko ikasturtean, 2016/2017, Eskola Agenda 21 egitasmoan landu zen gaia 'Bioaniztasuna' izan zen eta ondorengo dokumentuan urte osoan eginiko lanaren emaitzak eta ondorioak ikus ditzakezue.

Proiektuak
Bizikletaren erabilerari buruzko kexa eta iradokizunak

Bidegorri-sarearen erabiltzaile zara? Bizikletaren Behatokiari helarazi nahi diozun kexarik edo iradokizunik duzu? Hauxe da horretarako lekua.,

ONdakin

ONdakin proiektua Ecoembes, Sanmarkos Mankomunitatea eta Cristina Enea Fundazioaren ingurumen hezkuntzarako apustua da.

Zuhaiztatu zaitez!

Hiriko zuhaitz baten aitabitxi/amabitxi izateko aukera eskaintzen dizu egitasmoak, bai eta bere bilakaera argazki eta bizipenen bidez partekatzeko aukera ere, herritarren eta hiriko natur-ingurunearen arteko lotura aberastuz.

Arkitektura. Film mintzairak

Arkitektura: film mintzairak hitzaldi, proiekzio eta tailerrekin osatutako urteroko ziklo bat da, eta gure garaiko kategoria handie-netako bat hartu nahi du aztergai: hiria.

Nekazal kultura eskoletara

Egitasmoaren helburua da ikastetxe, landa garapen agentzia eta tokian tokiko eragileen artean elkarlana sustatuko duen topagune bat sortzea, nekazal eta landa-kulturaren inguruan, tailerren eta baserrietara bisiten bidez.

Zikloteka

Bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako dokumentazio zentroa da Zikloteka. Online bilatzailea dauka, idatzizko euskarriak, grafikoak eta ikusentzunezkoak biltzen dituena.

HidroLogikak

HidroLogikak uraren logika pentsatzeko jaio da. Edgar Morin filosofoaren hitzetan "jario honek inoiz ez dauka errealaren osotasuna sistema logiko baten baitan sartzeko asmorik, baina eusten dion horrekin solasean aritzeko borondatea dauka".

JantziAgain

JantziAgainek erabilitako arropari begirada berri bat ematea proposatzen digu. Arropa elkartrukatu eta moda zein josketaren inguruko ideia eta ezagutzak elkartrukatzeko topagunea da.

Txoriak

Erabiltzen ez diren tabako makinak erabiliz kabi-kutxak bilakatzen ditugu, berrerabilpena, bioeraikuntza, hezkuntza eta biodibertsitatea bultzatzen dituen egitasmo honen bitartez.

Haziera

Haziera haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da. Eskala txikiko nekazaritzan eta biodibertsitatean interesaturiko pertsona eta erakundeentzako topagunea.

Eskolan konposta

Eskoletan burutzen den proiektu honek eguneroko ohituretan eragin nahi du hondakinen prebentzioa lantzeko, eskola arloan konposta bultzatzeaz gain.

EtxEKOlanda

Eskura espazio gutxi eduki arren, hirietan gero eta gehiago dira bere barazki ekologikoak landu nahi dituzten pertsonak.

Cristina Enea Parkea
Unhandled Exception.
SQLSTATE[42S22]: Column not found: 1054 Unknown column 'T0.id_cat' in 'where clause'
You can find the error back in the log.