Erakusketak

Kontsulta itzazu 2017 eta 2018an zehar Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai izan diren (edo dauden) erakusketak.

Pasatako erakusketei buruzko informazioa nahiko bazenu, idatziguzu.

Nature change

Azaroak 22 - otsailak 22 (2019)

Euskal Herrira etorri zenetik egindako lanak erakutsiko dituen Kimia Kamvari artista iraniarraren erakusketa berria. Artea eta natura, materia eta berehalako esperientzia eta denbora ziklikoaren eta ekologiaren arteko erlazioei buruzko gogoeta.

#Nature change
Bi argiren artean

Urriak 5 - urtarrilak 10 (2019)

Bi argiren artean Juan Varela Simóren naturaletik edo estudioan egindako hegaztien gaineko olio eta akuareletako lagin bat da. Apunteek kanpoaldean ikusitakoaren espiritua, argi uniformeko lantegian, birsortzea baimentzen duten  ideia eta esperientziak jasotzen duten modua erakusten du.

#Bi argiren artean
Fotciencia15

Irailak 3 - irailak 30

FOTCIENCIA15 urteko zientziaren irudirik ikusgarrienak biltzen dituen erakusketa ibiltaria da. Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiaren Espainako Fundazioak (FECYT) antolatutako ekimen honek Jesús Serra Fundazioaren lankidetza du eta Materialen Fisikako Zentroaren (CFM, CSIC-UPV / EHU zentro mistoa) eskutik bisitatuko du Donostia, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin. FOTCIENCIA-n ikertzaileak eta ohiko herritarrak artistak bihurtzen dira, argazki-kamera zein mikroskopioa tresna dutela, ikerketa zientifikoaren mundua hobeto islatzen duten irudiak bilatzen, zientziaren lana zabala eta erakargarriagoa izatearen garrantziaz jabetuta.

#Fotciencia15
Uraren memoriak. I. Pausuak

Uztailak 19 - urriak 21

Urak memoria duela esan ohi da, baina sendoa al da, monumentuena, artxibategiko materialena edo arkitektura instituzionalarena bezala? Ala historiaren sedimentazioarekin eratzen da? Ibaiak, ahanzturaren korronte gisa, higatu eta ahuldu egiten du, baina jakinduria- eta irudimen-iturri ere bada, purutasun eta eraldaketa ikur. Urak gure historia berritik zehar eramango gaitu, hainbat zatitan, bizitzarentzat eta munduan bizi izateko gure moduarentzat duen garrantzia azpimarratuz; bai eta gatazka belikoetan eta migrazio bideetan duen ezinbesteko papera ere: fronte eta muga gisa.

Eskuratu ezazu lotura honetan erakusketako sala ezberdinetako gidak biltzen dituen liburuxka.

#Uraren memoriak. I. Pausuak
Lorategi inbaditzailea

Maiatzak 26 - uztailak 15

Lorategi inbaditzailea landare inbaditzaileen lorategi botaniko baten eraikuntzari buruzko saiakera bat da, arteetan oinarritua. Lorategi basatia da, hainbesteraino non lorategiek berezkoak izan dituzten formen bizitzari eta kontrolari eusteko printzipioen kontrako espiritu batek ematen baitio arnasa. Lorategi inbaditzaileak botanikaren eta lorezaintzaren poetikak eta metodoak praktikatzen ditu, aztertzeko ea gu bizi garen lurraldean zenbaterainoko mugak ezartzen dizkiegun gure paisaien berezko bilakaerari eta propioa eta besterena den horren definizioei. Proiektua Cristina Enea Fundazioaren eta Tabakaleraren arteko Egonaldia Lurrean deialdiaren barruan egin da: hain zuzen ere, lorategi bat jarri da Uliako Mintegietako Parkean, eta erakusketa bat Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean.

#Lorategi inbaditzailea
Itsabehera

Maiatzak 10 - uztailak 8

Itsas zaborraren arazoa itsasbeheran azaleratzen da, orduan agertzen zaizkigu hondakin mordoa hondartzetan pilaturik. Gure kostaldean ere gertatzen den arazo global horrekin arduraturik, Carlos Arrola (Bilbo, 1982) artista eta surf-zaletuak ingurumenaren gaineko autokontzientzia eta sentsibilizaziorako bidaia pertsonala proposatzen digu. Euskal kostaldean aurkitutako plastikoekin eta era guztietako hondakinekin egindako lanen bitartez, erakusketak informatzeko gonbitea egiten dio ikusleari, ea hondakin horiek nola iristen diren itsasora, zein ondorio eragiten dien ingurumenari eta pertsonei eta, batez ere, arazoari aurre egiteko zer egin dezakegun. Erakusketan Cesare Maglionik egindako Hondar 2050. Gure hondakina, gure arazoa dokumentala ikusi ahal izango da.

#Itsasbehera
Expo-retrete

Maiatzak 4 - uztailak 1

“Komuna ez da zaborrontzia” izenburuarekin, erakusketa honek, komunera botatzen diren hondakin desegokiek (zapitxo higienikoak eta higiene pertsonalerako beste produktu batzuk, botikak, koipea eta olioa, etb.) eragiten dituzten ondorioen inguruko gizarte-kontzientziazioa sustatzea du helburu. Hiru euskal lurraldeetako ur-patzuergoek eta mankomunitateek, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Aclima Euskadiko Ingurumen Klusterrak bultzatutako ekimen honek, ohitura eta jardute arduratsuagoak bultzatu nahi ditu, hondakin horiek saneamendu-sarean eragiten dituzten arazo eta buxadurak ekiditeko. Arazoa ezagututa errazago hobetu eta konponduko dugu.

#Expo-retrete
Lehorte garaietako Plan Bereziak. Emari ekologikoen hitzarmena

Martxoak 14 - apirilak 10

Lehorte garai luzeetan edo ibaietako eskasia koiuntural garaietatik eratorritako ingurumen, ekonomia eta gizarte inpaktuak txikiagotzeko tresnak dira Lehorte garaietako Plan Bereziak, ibai-emari ekologikoak mantentzen baitituzte. Horrela, plan horiek ibaiaren egoera ona bermatzea ahalbidetzen dute, arrain-hazkuntza eta ibai-ertzetako landaredia mantentzen dute. Kantauri Isurialdeko Konfederazio Hidrografikoarekin eta Añarbeko Urak-ekin elkarlanean.

#Lehorte garaietako Plan Bereziak. Emari ekologikoen hitzarmena
Amarauna

Otsailak 22 - maiatzak 20

Ehiztari ehizatua; lehen aldiz armiarmaren (aramuaren) tranpak harrapatuak, atzemanak izan dira. Erakusketa honetan, sare biribilduen, Voronóiren estrukturen,
espiralen, inbutuen eta abarren bilduma bat ikusi ahal izango da. Benetako amaraunak, betirako papelean finkatuak. Beraien patroiek, batzuetan giltzapetu senti arazten gaituzten hirietako tramen antza dute. Testu eta testil hitz parekideak dira, eta horregaitik kontakizunek ere harrapatzen gaituzte, batzuetan labirinto bezala, edo bidai itxuran, itxoiten, irla bailira. Amaraunak, Araneus diadematus, Argiope Brueninichi, Zygiella x-notata eta beste armiarma mota batzuen lanak erakusten dizkigu, Santos Bregañak komisariatutako erakusketa. 

#Amarauna
Bestiarium. Landa bioaniztasuna

Otsailak 8 - apirilak 29

Espainian mendeetan zehar balio handiko ondare genetiko bat osatu duten 200 etxe-abere arraza inguru existitzen dira. Gaur egun, hauetariko arraza asko desagertzeko arriskuan daude, eurei lotutako ekosistema eta bizi moduak bezalaxe. Bestiarium, José Bareak, ikuspuntu berezi batetik, arraza hauek ezagutzera emateko helburuarekin sortutako argazki proiektu bat da. Erdi aroko bestiario zahar bat bailitza, animalia hauek- gertukoak eta era berean ezezagunak- ikusmen handiko erretratu galeria baten bitartez aurkezten dizkigu. 

#Bestiarium. Landa bioaniztasuna
Uraren hezurra

Abenduak 22 - otsailak 4 (2018)

Leku bakoitzeko kultura, eta musika bereziki, oso lotua dago estalpea ematen dioten inguruneari eta ekosistemei. Zein soinu izango luke Antartikako musikak bizilagun natiboak izango balitu? Teresa Jareño Querejetak (Donostia, 1987) galdera horri erantzun nahi izan zion, 2015ean Carlini eta Marambioko (Argentina) base antartikoetan egon zenean. Ingurune naturalarekin lotzen gaituzten ikerketa eta proiektuetan interesa duen egile honek ikus-entzunezko esperientzia bat sortu du, eta espazio antartikoa era erreflexiboan behatu eta sentitzera gonbidatzen gaitu: inguruneak eta guk elkarri nola eragiten diogun adi eta ingurumenarazoarekiko sentikor.

#Uraren hezurra
2018ko Jasangarritasunaren egutegia: Negutegia

Abenduak 20 - urtarrilak 31(2018)

Usandizaga Institutuko Publizitate Grafikako 2. mailako ikasleek zortzigarren urtez Cristina Enea Fundazioko Jasangarritasunaren Egutegia diseinatu dute.
Aurtengo gaia Klima-Aldaketaren aurkako borroka da, planetaren eta bertan bizi garenon biziraupenaren aldeko borroka. 2018rako erronka handi bati heltzea erabaki dugu, gure hiria buru-belarri lantzen ari dena eta, anbiziotsua bezain ezinbestekoa den helburu komun batekin. 

#2018ko Jasangarritasunaren egutegia: Negutegia
Begirada kontzienteak

Irailak 14 - azaroak 30 (2017)

Inoiz pentsatu al duzu zer-nolako eragina duten zure eguneroko ohiturek eta jokabideek tokian-tokian eta mundu osoan? Ohartuta edo ohartu gabe betikotzen dugun munduan merkatuaren arauak, dirua eta kodizia lehenesten dira, eta benetan garrantzia duena alde batera uzten da: pertsonak, bizitza, ingurumena eta ezinbestekoak diren beste balio batzuk. Erakusketa honetan Calcuta Ondoan GGKEk horretaz guztiaz gogoetatzera gonbidatzen zaitu, 2012ko World Press Photo sariaren irabazle Fernando Moleres argazkilariaren argazkien eskutik.

#Begirada kontzienteak
Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila

Irailak 2 - abenduak 10 (2017)

Hegaztiak eta beren hegan egiteko gaitasunak gizakia betidanik liluratu dituen arren, "nekrofagoen" edo sarraskijaleen elikadura motak kontrako jarrera sustatu izan du, arbuioa eta jazarpena eraginez. Nolanahi ere, naturako materialen birziklatze lanean duten partehartzea dela eta, oso zerbitzu kosistemiko
garrantzitsuak betetzen dituzte, askotan onarpenik izan ez arren. 

Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko.

#Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila
Errebelazioak

Uztailak 19 - abuztuak 27 (2017)

2015. urtetik HidroLogikak proiektuaren baitan kokatzen den “Ibaia ez da toki bat” laborategiaren aurtengo edizioan, Urumea ibaiari hurbiltzeko sortutako lan eta prozesu artistikoen bilduma kuttun bat. Zehazki, Lurdes R. Bassolí-k emandako “Ibaia erretratu gisa” argazkilaritza dokumental tailerrean sortutako lanak, eta Jon Cazenavek zuzendutako “Urdin Urumea” zianotipia tailerrean ekoiztutakoak izango ditugu ikusgai.

#Errebelazioak
Urumea bizi

Maiatzak 13 - abuztuak 27 (2017)

Ibaia, bizi iturri bai, baina ikusten dugun ura baino zerbait gehiago ere bada. Ertzak, zeharkatzen duen lurzoroa, lurrazpiko urak, ibar basoak, uholde-lautada,
inguruko mendi magalak eta hango landaredia, haranak, azken batean, arro osoa eta hura jasotzen duen itsasoaren zatitxo bat ibaiaren parte dira. Bertan biztanle
ugari, anitzak. Hona hemen haietako batzuei eskainitako eske roneko begirada xumea.

#Uurmea bizi
Chernobyl Herbarium

Otsailak 1 - maiatzak 1 (2017)

Txernobyleko hondamendi nuklearraren 30. urtemugaren bueltan, Anaïs Tondeur artistak Txernobyleko “esklusio guneetan” hazten diren landareekin herbario bat egin zuen. Erradiazio handia jasan duten landareek izandako trauma jaso eta erakutsi nahi duten 30 fotograma edo “izpigrama” dira. Michael Marderren hausnarketa filosofikoek –Lehertutako Kontzientzia baten Pasarteak– natura eta mundua landareen ikuspegitik birpentsatzera gonbidatzen gaituen herbario honen narrazioa lotzen dute. Eskuratu hemen erakusketako irudien eta testoan katalogoa.

#Chernobyl Herbarium