Eskola Agenda 21
Eskola Agenda 21

“Eskolako Agenda 2030, ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean”

Eskolako Agenda 2030 programa didaktikoaren bitartez Donostiako 28 ikastetxeetako 16.000 ikasle baina gehiagok udalerriko egoera aztertu, diagnostikoa egin eta, lehentasunen araberako hobekuntzak proposatuko dituzte.

Burutzen ari diren lanaren bitartez, Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruko lanketa egin eta 15. helburua den “Lehorreko bizitza” lantzeari ekingo diote. Zehatzago “BASOA” lehorreko ekosistema bezala ezagutu eta mahai gainean jartzeaz gain, errealitate ezberdinak ezagutu, sentsibilizazioan sakondu eta jasangarritasunaren bidean aurrerapausoak emateko aukera izango dute.

Behin alor horiek guztiak aztertu eta jorratutakoan, udalerriaren egoera hobetzeko proposamenak garatu eta bideratuko dituzte, udalerriaren eta bertako basoen egoera hobetzeko asmoz eta egoerak baldintzatzen ez badu udal ordezkariei aurkezteko zaizkie proposamen zein konpromisoak maiatzaren 12an burutuko den udal foroan.

Kontsultatu lotura honetan Donostiako Eskola Agenda 21 ekimena dinamizatzeko gure enpresa laguntzaileak egin duen webgunea, hiiaren diagnostikoari buruzkoa.

Alkatearen mezua 2019/2020 ikasturtea amaitzean