Aurkezpena

Calcuta Ondoan GGKE-rekin egindako kolaborazio bati esker, Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza saileko lankide Uxua Aranak eta Oihana Orkolagak Indiara joateko aukera izan dute, 2018ko urriaren 6tik 20ra. Bertan, Navdanya Elkarteak hazien eta agroekologiaren inguruan garatzen dituen ekimenak ezagutzeko aukera izango dute datozen egunetan.

Oihanak eta Uxuak Navdanya Biodiversity Farm etxaldean hasiko dute bidaia, New Dehlitik 300 kilometrora, India iparraldean, eta handik, Himalayaren magalean zehar, haziekin eta agroekologiarekin lotutako hainbat esperientzia ezagutuko dituzte.

Beren eguneroko bizipenak jasoko ditugu hemen, itzultzen direnean ekarriko dituzten irudi, esperientzia eta ezagutza berrien zain.

#Argazkia aurkezpena