Proiektuaren historia

Duela hamarkada batetik Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) Pedagogia Sozial eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldea (SEPA-interea) herritarrek klima aldaketa nola hauteman eta irudikatzen duten ari da aztertzen. Gainera, Taldeak ikertzen du gizarteko eta hezkuntzako zer antolaera eta ekimen diren egokienak klima aldaketaren interpretazio eta balorazio hori klima aldaketak dakarren mehatxura egokitzeko, berotegi efektuko gasen isuria murrizten laguntzen duten gizarte eta hezkuntzako ekintzak praktikan jartzeko asmoarekin.

Gizartearen onurarako egindako lana eta erreferentziatzat hartuz hainbat ikerketa, 2015-2016 ikasturtean gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko proiektu bat diseinatu zen. Proposamen pedagogiko bat zen eta 2017ko lehen hilabeteetan, Santiago de Compostelako Concelloarekin lankidetza hitzarmen bat eginda, udal titulartasuneko hiru zentro soziokulturaletan probatu zen. Horrela jaio zen: Proxecto Descarboniza! Que non é pouco…

Lehenengo edizioaren arrakastaren ostean, Galiziako beste hiru zentrotan probatu zen 2017-2018 ikasturtean eta, gaur egun, Santiago de Compostela eta Donostiako Udalak batera ari dira lanean, Biodibertsitatea Fundazioaren finantzazioarekin.