2018-2019an zehar Donostian egingo da KarbonEZtatu zaitez! Ez da gutxi eta... proiektua; bertan, helduen hiru talde desberdinekin egingo da lan, klima aldaketa bezalako arazo abstraktu bat beren egunerokotasunera eramanez.
Parte hartzaileak eta talde parte hartzaileak hainbat dira:
- Ategorrieta auzoan bizi diren adinekoen komunitatea.
- Altza eta Larratxoko adinekoen memoria taldea.
- Egiako emakumeen elkartea
Hezitzaile espezializatuek hainbat saiotan jardungo dute talde hauekin, eta batera aztertu eta gogoeta egitea sustatzen duten zenbait dinamiken bidez, parte hartzaileek klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertuko dituzte eta adostuko dute zer ekintza jar ditzaketen martxan, bai era indibidualean nola kolektiboan, berotegi efektuko gasen isuria murrizteko.