Hainbat astetan zehar, prestakuntza saio batzuk egiten dira eta horietan parte hartzaileek (ez daukate gaiari buruzko ezagutza zientifikorik izan beharrik) klima aldaketaren kausa eta ondorioak aztertu eta horiei buruz hausnarketa egiten dute, eta era indibidualean eta kolektiboan martxan jar daitezkeen ekintzak identifikatu eta proposatzen dituzte berotegi efektuko gasen isuria murrizteko.
Taldeek, zenbait dinamikaren bidez, erabakitzen dute zer egin beren isuriak murrizteko beren bizitzetako alor esanguratsuetan. Batera gogoeta eginda eta erabakita, baita taldearen laguntzarekin ere, helburu hauek lortu nahi dira:
- problematikarekiko erantzukidetasuna, era positiboan azpimarratuz egin daitekeena, batez ere, era kolektiboan;
- jarduerak batera antolatzea, parte hartzaileen iritzi eta egunerokotasunarekin bat egiten dutenak.
- martxan jarri beharreko ekintzak talde barnean indartzea, batez ere emozionalki;
- komunitate identitatearen sentimendua izatea, bere mugak onartuz eta bere gaitasunak garatuz.