Itsaslaminak - Ibilbide pedagogikoa

Itsaslaminak–Sirenas– Sirènes egitasmoak eskaintzen duen ibilbide pedagogikoak lau atal ditu:

1. ATALA: Lehenengo saio koreografikoa

  • Ingurumen-hezitzaile batek egitasmoa aurkeztuko die ikasleei, ingurumen arazoarekin batera, eta dantza-tailerraren sarrera labur bat egingo du
  • Gaël Domenger koreografoak ikasleei dantzarako lehenengo gerturaketa bat eskainiko die, itsasoko zenbait animaliaren mugimenduetan oinarrituz.
  • Jarduera hori, ingurumen-hezitzailearen sarrera izan ezik, gazteleraz egingo da, parte hartzen duen ikasetxearen eredu linguistikoa kontuan hartu gabe. Mugaz-gaindiko egitasmoa izanik, koreografoa frantsesa da eta jarduera gazteleraz soilik egin dezake.
  • Lekua: ikastetxeetan, egokitutako ikasgela batean, gimnasioan edo aire zabalean.
  • Data: ikastetxeekin adostu beharko da, urriak 9, 10 eta 11 artean.
  • Iraupena: 2 ordu.

2. ATALA: Dantza ikuskizunahttps://youtu.be/RX194VDPAFU

  • Biarritzeko, Donostiako eta Iruñeako talde guztiak joango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Malandain balletak eskainiko duen Itsaslaminak ikuskizunera. Lanak modu original eta artistiko batean planteatzen du itsasoetan plastikoekin dagoen arazoa. Ikuskizuna amaitzean balleteko kideekin solasaldia izango da.
  • Ikuskizunari buruzko informazio gehiago: https://youtu.be/RX194VDPAFU
  • Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (ikasleen garraioa egitasmoak berak ordainduko du, ikastetxeek ez dute gasturik izango).
  • Data: Urriak 19, ostirala, 11:00etan.
  • Iraupena: ikuskizunak 40 minutuko iraupena dauka, baina horri solasaldia gehitu behar zaio (orotara ordubete, gutxi gorabehera, joan-etorriak kontuan izan gabe).

3. ATALA: Bigarren saio koreografikoa

  • Itsaslaminak ikuskizuna ikusi ondoren, koreografo batek ikuskizunean ikusitakoan gehiago sakontzen du taldearekin, modu praktikoan.
  • Jarduera hori, gazteleraz egingo da, parte hartzen duen ikasetxearen eredu linguistikoa kontuan hartu gabe. Mugaz-gaindiko egitasmoa izanik, koreografoa frantsesa da eta jarduera gazteleraz soilik egin dezake.
  • Lekua: ikastetxeetan, egokitutako ikasgela batean, gimnasioan edo aire zabalean.
  • Data: ikastetxeekin adostu beharko da, urriak 22 eta abenduak 21 artean
  • Iraupena: 2 ordu.

​4. ATALA: Unitate didaktikoa

  • Parte hartzen duten ikastetxeek unitate didaktiko bat izango dute ingurumen-gaiak ikasgelan landu ahal izateko (plastikoa, kontsumoa, hondakinak, kutsadura, ohitura onak...)
  • Lekua: ikastexeetan bertan
  • Data: materiala ikastexeek eskuragarri dute jarduerak nahi dutenean egin ahal izateko 2019ko urtarriletik aurrera.

Ibilbide pedagogikoko atal bakoitzeko daten laburpena:

 
ATALA
DATAK
Lehenengo saio koreografikoa 2018ko urriak 9, 10 y 11
Dantza ikuskizuna 2018ko urriak 19 (11:00 h.). Donostiako Victoria Eugenia Antzokia
Bigarren saio koreografikoa 2018ko urriak 22 eta abenduak 21 artean
Unitate didaktikoa 2019ko urtarriletik aurrera