Haziera proiektua
Aurkezpena

HAZIERA haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da. Eskala txikiko nekazaritza mantendu, eta landutako bioaniztasunaz kezkatzen diren pertsona eta erakundeentzako topagunea.

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean hazien artxibo berri honek landa munduari lehio bat irekitzen dio. Hurbildu nahi duzu bertara?

Duela 10.000 urtetik gizarte nekazariak landare jangarriak lurralde ezberdinetako egoera klimatikoetara egokitzen aritu dira. Prozesu luze horren ondorio da bioaniztasun landua deritzoguna: lurreko herrialde ezberdinak elikatu dituzten espezie eta nekazal barietateak. Bertako barietateek baloratzea merezi duen ondare bat osatzen dute, nekazal-ondarea, baina baita gastronomikoa ere, eta ez bakarrik gure sustrai kulturalen parte direlako, baizik eta nekazaritza ekologiko bat abiatzeko duten garrantziagatik ere.

Haziak beti izan dira guztien ondare, baina egun enpresa transnazionalek kontrolaturiko ekoizpen-bitarteko bilakatu dira. Horrela nekazariek euren zereginerako baliabide eta oinarrizko eskubide bati uko egin behar izan diote.

Horregatik, bioaniztasun landua eusteko lanean ari diren erakundeek, behin eta berriro azpimarratzen dute komunitate bakoitzaren eremuan barietate lokalak mantentzearen garrantzia.

Haziak bizitzaren erreprodukzioa sinbolizatzen badute, bertako barietateek komunitatea eta kultura herrikoia sinbolizatzen dute.

Baratzak

Haziera egitasmoan elkartrukatzen diren haziak sakabanatzen ari dira gure lurraldetik zehar. Parte hartzen duten lagunek hazi horiek beren terraza edo baratzeetan ereiten dituzte, Hazieratik sortzen den landatutako bioaniztasun ondarea handituz.

2014ko udan baratzeetara bisitak egin genituen beren bilakaera ikusteko, bai eta protagonista bakoitzaren istorioa ezagutzeko eta baratzeei loturiko xehetasun guztiak protagonisten ahotik entzuteko, eta baratzeen planoa egin dugu, bakoitzaren deskribapen labur batekin.

Proiektua handitzen eta sakabanatzen doan heinean, planoa eguneratzen joango gara baratze berrien kokapenarekin.

Planoa
Zaintzaileak

Haziera-ko hazi zaintzaileak artxiboko haziak erreproduzitu eta kontserbatzeaz arduratzen dira.

Baratzearen ezaugarrien eta dagoen denboraren arabera, zaintzaile bakoitza konprometitzen da aldaera kopuru jakin bat mantentzera eta lortzen dituen hazien parte bat artxibora itzultzera.

Zaintzaileek eskura daukate artxiboaren dokumentazio teknikoa eta lantegi parte-hartzaileak, zeinetan beren zalantzak gainerako zaintzaileekin partekatu baititzakete. Artxiboaren harremanetarako posta ere badaukate edozein zalantza kontsultatzeko: cristinaenea@donostia.eus.

2014ko udan, Hazierako hazien zaintzaileen hainbat baratze bisitatzera joan ginen. Ondorengo planoan euren kokagunea ikus dezakezue, bai eta baratze bakoitzaren fitxa labur bat ere, bertam ereindako produktuen azalpenarekin. Asmoa da datozen hilabeteetan fitxa gehiago gehitzen joatea planoan.

2014ko udan, Hazierako hazien zaintzaileen hainbat baratze bisitatzera joan ginen. Ondorengo planoan euren kokagunea ikus dezakezue, bai eta baratze bakoitzaren fitxa labur bat ere, bertam ereindako produktuen azalpenarekin. Asmoa da datozen hilabeteetan fitxa gehiago gehitzen joatea planoan.

Baratzen egutegia

 

Baratzeko egutegia dezente aldatzen da leku batzuetatik beste batzuetara, eta baratzeko lanak noiz egin behar diren jakiteko modurik onena izaten da esperientzia gehiago duten inguruko nekazariei galdetzea.

Hala ere, hemen Gipuzkoarako balio duen ereintza eta uzta egutegi bat eskaintzen dizugu.

Egutegi horretan ez da bereizten mintegian ereiten diren kulturen eta zuzenean lurrean ereiten direnen artean. Horretarako, artxibo aretoan lauki eta taulak ditugu, eta bertan aurkitu ahal izango dituzu zuzenean baratzean ereiten ez diren kulturen aldatze data gutxi gorabeherakoak.

Ereiteko egutegia
Descarga Ereiteko egutegia