Fenologia
Zer da?

Klimak toki baten bizitza baldintzatzen du: bere paisaia, bere erritmoak, gastronomia, ohiturak baita bertako biztanleen izaera ere. Klima aldatzen bada, gu ere aldatzen gara. Izaki bizidunek tenperatura, hezetasun eta argi aldaketei erantzuten diete urteko urtaro ezberdinetan zehar. Aldaketa horiei erreparatuz klima azter dezakegu, bai eta euren artean dagoen oreka hauskorra ulertu ere.

“Dagoeneko mimosak loratzen ari dira” edo “gaur lehenengo enara ikusi dut” esaten dugunean, behaketa fenologikoa egiten ari gara. Gune baten klima eta denboran zehar dituen aldaketak ezagutzeko tresna zehatz eta fidagarriena eskaintzen digute izaki bizidunek. Toki ezberdinetan aldizka behaketak egin eta apuntatuko dituzten behatzaile fenologiko sare bat osatuz, urtez-urte garai eta toki bateko klimaren argazki bat lor daiteke. Datu horiek denboran zehar alderatuz, gune bateko klimaren portaera ezagutuko dugu. Behaketa-serie geroz eta luzeagoa izanda, fidagarriagoak izango dira lortuko ditugun ondorioak. Fenologiak esango digu gure inguruan klima aldatzen ari den ala ez. Gainera toki bateko labore egokienak zeintzuk diren ere esango digu, edo urte hotzago edo hezeago batek uztari nola eragiten dion ere.

Igeldoko Behatoki Meteorologikoa

Igeldoko Behatokiak 100 urte baino gehiago daramatza Gipuzkoako klimari begira, ia tresna bertsuekin eta eskuz, azken mendean ia aldatu ere egin ez den ingurunean. Egunetik egunera, eta gauetik gauera, tenperatura, euri, presio, hodei mota eta bestelako aldagai meteorologikoen datuak mundu zabalera bidaltzen dira behatokitik, aurreikuspenak egiteko eta Igeldoko serie klimatologiko luzea elikatzeko.

Klimaren azterketa burutzeko, behaketa fenologikoa gehitu zaio behaketa meteorologikoari. Klimaren eta gure inguruko izaki bizidunen artean dagoen harreman hauskorra aztertu eta dibulgatu nahi da behatokitik.

Behaketa fenologikoak

Zenbait zuhaitz motaren behaketa fenologikoak egiteko fitxak eta deskribapenak.

 

Mimosa
Descarga Mimosa Fitxa
Fitxa
Descarga Mimosa Deskribapena
Deskribapena
Haltza
Descarga Haltza Fitxa
Fitxa
Descarga Haltza Deskribapena
Deskribapena
Urkia
Descarga Urkia Fitxa
Fitxa
Descarga Urkia Deskribapena
Deskribapena
Gaztainondo
Descarga Gaztainondo Fitxa
Fitxa
Descarga Gaztainondo Deskribapena
Deskribapena
Hurritza
Descarga Hurritza Fitxa
Fitxa
Descarga Hurritza Deskribapena
Deskribapena
Elorri zuri
Descarga Elorri zuri Fitxa
Fitxa
Descarga Elorri zuri Deskribapena
Deskribapena
Pagoa
Descarga Pagoa Fitxa
Fitxa
Descarga Pagoa Deskribapena
Deskribapena
Lizarra
Descarga Lizarra Fitxa
Fitxa
Descarga Lizarra Deskribapena
Deskribapena
Gorostia
Descarga Gorostia Fitxa
Fitxa
Descarga Gorostia Deskribapena
Deskribapena
Intxaurrondoa
Descarga Intxaurrondoa Fitxa
Fitxa
Ereinotz
Descarga Ereinotz Fitxa
Fitxa
Binorri
Descarga Binorri Fitxa
Fitxa
Sagarondoa
Descarga Sagarondoa
Platanus hispanica
Descarga Platanus hispanica Fitxa
Fitxa
Gereziondoa
Descarga Gereziondoa Fitxa
Fitxa
Haritza
Descarga Haritza Fitxa
Fitxa
Sasiakazia
Descarga Sasiakazia Fitxa
Fitxa
Sasia
Descarga Sasia
Sahatsa
Descarga Sahatsa
Intsusa beltza
Descarga Intsusa beltza Fitxa
Fitxa