Dokumentazioa
Hazien gidaliburuak

 

Hemen dituzu eskura hazien erreprodukzio eta kontserbazioaren inguruko zenbait eskuliburu tekniko.

Manual técnico Producción Artesanal de Semillas de Hortalizas para la Huerta Familiar

Eskuliburu hau Familia Nekazaritzarako labore ekoizpenaren Hazkunde Jasangarri eta Eraginkorraren ikuspegian zentratzen da. Santiago de Chile, 2011.
 

Manual técnico Producción Artesanal de Semillas de Hortalizas para la Huerta Familiar
Descarga Manual técnico Producción Artesanal de Semillas de Hortalizas para la Huerta Familiar
Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes

Eskuliburu honek nekazaritza industriala ezartzeagatik galdutako ezagutza praktikoen parte bat berreskuratzen lagunduko duen tresna bat eskaini nahi du, beharrezkoak baitira bizitza buruaskiago bateranzko ikasketan. Huerta comunitaria “Cabeza de ajo”.

Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes
Descarga Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes
Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes

Euskadiko Hazien Sareak berrargitaratua. Euskadiko Hazien Sarea. Gernika, 2009.

Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes
Descarga Guía para la recolección de semillas de los vegetales más comunes
Cómo obtener tus propias semillas. Manual para agricultores ecológicos

Haziak lortzeko eskuliburu hau, beren aldaerak kontserbatu eta erabiltzeko nekazarien eskubidea berreskuratzen laguntzeko helburuarekin idatzia, batez ere baratze lanetan eta nekazaritza ekologikoaren ikuspegian zentratzen da.

Josep Roselló i Oltra eta Juan José Soriano
Sevilla, 2010.

Cómo obtener tus propias semillas. Manual para agricultores ecológicos
Descarga Cómo obtener tus propias semillas. Manual para agricultores ecológicos
Producir semillas en agricultura ecológica

Sektore ekologikoaren arazoak, haziak lortzeari dagokionez, aztertzea da dokumentu honen helburua.

“Resembrando e Intercambiando” hazi sarea.
Antonio C. Perdomo eta Josep Roselló (koord.)

Producir semillas en agricultura ecológica
Descarga Producir semillas en agricultura ecológica
Semillas ecológicas para la agricultura ecológica

Hazi emankor eta bideragarriak ekoizteko zirkunstantzia onenak erabakitzen dituzten oinarrizko faktoreak aztertzen dira hemen.

“Resembrando e Intercambiando” hazi sarea.
Josep Roselló i Oltra

Semillas ecológicas para la agricultura ecológica
Descarga Semillas ecológicas para la agricultura ecológica
Uso de recursos genéticos locales

Baliabide fitogenetikoen erabilera eta kontserbazioa nekazaritzan eta elikaduran. Tokiko aldaerak, nekazariak eta nekazaritzaren bioaniztasuna. Haiek baldintzatzen dituzten diskurtsoak eta lege xedapenak.

CULTIVAR LOCALen ale monografikoa.
2006ko urria.

Uso de recursos genéticos locales
Descarga Uso de recursos genéticos locales
Guía sobre el manejo de la biodiversidad agrícola en la huerta mediterránea

Mediterraneoko baratzeko nekazaritzazko bioaniztasuna gobernatzearen inguruko gida honek hogeita hamasei laboreren ezagutza zehatza eskaintzen du, Mediterraneoko elikadura tradizionalean funtsezkoak diren barazkiak barne hartzen dituena.

Antonio Mulero, Manuel Figueroa eta María Carrascosa

Guia Manejo Biodiversidad Agricola Huerta Mediterranea
Descarga Guia Manejo Biodiversidad Agricola Huerta Mediterranea
Manual para la utilización y conservación de variedades locales de cultivos

Baliabide genetikoen gida.

“Cultivando Biodiversidad” Andaluziako Hazi Sarea.

Manual variedades locales andalucía
Descarga Manual variedades locales andalucía
From Generation to Generation

Jarduera gidaliburu bat, haziak kontserbatzeko tradizio bizian idatzia.

Eli Kaufman

Generation to Genernation
Descarga Generation to Genernation
A seed saving guide for gardeners and farmers

Ikasi aldaera onenak landatzen, zure uztaren “genetika”ri eutsi, haziak erein, uztatu, prozesatu eta biltegiratu.

Organic Seed Alliance.

A seed saving guide
Descarga A seed saving guide
A Guide to Seed Saving, Seed Stewardship & Seed Sovereignty

HAZI SUBIRANOTASUN idealak indarrez sartzen du haziak gordetzea eta haziak administratzea oinarrizko giza eskubideen esparruan. Haziak gordetzeko eta gure elikadura sistemari zer oinarri ematen diogun zehazteko eskubidea da. Gaur egun industria elikadura subiranotasunaren bihotza nola kolpatzen ari den ikusita, haziak gordetzeko ekintza sinplea erresistentzia eta giza eskubide erabileraren ekintza sendo bilakatzen da.

The Seed Ambassadors Project - 4. edizioa.
2010eko urtarrila.

A guide to seedsaving 2010
Descarga A guide to seedsaving 2010
Manual para la utilización y conservación de variedades locales de cultivo, frutales y leñosas

Andaluziako Hazi Sarea.

Manual frutales locales andalucía
Descarga Manual frutales locales andalucía
Bertako hazi-motak
Ecollavors Girona

Lan labur honek hazi banku honen funtzionamenduaren ikuspegi bat eman nahi du, asmoa izanik haziak berreskuratzen eta gordetzen izandako hainbat urtetako esperientzia transmititzea antzeko esperientzia bat hasi eta bere bankua sortu nahi duen edozein pertsona edo talderi.

Ecollavors Girona
Descarga Ecollavors Girona
Dossier “Red de Semillas”

Dokumentu honen helburua da interesa duten guztiei transmititu ahal izatea “Resembrando e Intercambiando” hazi sareak azken urteotan jokatu duen papera ahaleginak biltzen nekazal bioaniztasunaren erabilera eta kontserbazioaren inguruan tokiko, nazio zein nazioarteko testuinguruan.

Dossier “Red de Semillas”
Descarga Dossier “Red de Semillas”
Variedades Locales de Cultivo Y Agricultura Ecológica

Dokumentu honek erakusten digu zein diren nekazariek mendeetan landatu dituzten aldaeren ezaugarriak, erabilera tradizionaleko beren guneetako egoerari egokitu direnak eta denboraren joanaz bizirik iraun dutenak ereintza materiala gurasoengandik seme-alabengana transferituz.

Andaluziako Hazi Sarea
Descarga Andaluziako Hazi Sarea
Gorgulho

Boletim Informativo sobre Biodiversidade Agrícola (portugesez).

Gorgulho
Descarga Gorgulho
Tomatearen tokiko barietateei buruzko azterketa

Euskal Herriko tomate barietate ezberdinen arteko ikerketa konparatibo batean lortutako emaitzak biltzen ditu dokumentu honek. Ikerketa Karabeleko Etxalde Agroekologikoak (Hernani) egin du.

Tomatearen tokiko barietateei buruzko azterketa
Descarga Tomatearen tokiko barietateei buruzko azterketa
Bioaniztasun landua

Landutako bioaniztasuna esaten zaio landatutako landareen espezie, aldaera eta aldakortasun genetikoen multzoari.

Planetaren bioaniztasunaren parte bat besterik ez da, baina parte hori zuzenean dago gure elikadurari lotuta. Iraultza Berdea eta haren industria nekazaritza eredua etorri arte, nekazaritza sistemak oso askotarikoak ziren; izan ere, bioaniztasunak erresistentzia faktore gisa dihardu ingurumenaren ustekabeen aurrean, eta tokiko natur baliabideen baliatze anizkun eta eraginkorrerako estrategia ere bada.

Gainera, bioaniztasuna funtsezko osagaia gertatzen da nekazaritza ekologikoarentzat, bioaniztasunaren erabilera zuzenaren bidez saihestu egin daitekeelako sintesiko gai kimikoen erabilera ongarritzean, izurriteen kontrolean eta ezusteko landareekiko lehian.

Hazien pribatizazioa

Nekazaritza sortu zenetik XVIII. mendera arte, haziak lursailean bertan ugaltzen ziren, bizilagunekin trukatzen ziren edo, kasu batzuetan, tokiko merkatuetan erosten ziren. Baserritarren komunitateen esku zegoen ekoizpen-modu bat zen, eta hazien ugalketa nekazarien funtsezko betebeharretako bat zen. Hala ere, baserri-ekonomia merkantilizatuz eta espezializatuz joan ahala, hazien ugalketa agente espezializatuetan delegatuz joan zen pixkanaka: hazien enpresa edo
“etxeetan”.

Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad

Txosten honetan Euskadiko Hazi Sareak 2011n egindako jarduerak adierazten dira. Denak sartzen dira barne, nola boluntariotza programa barruan sartzen direnak, hala ikerketa proiektuei dagozkienak.

Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad
Descarga Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad
Localización y evaluación de los recursos vegetales no silvestres en riesgo de desaparición que existen en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco

Euskal Autonomia Erkidegoan galbidean dauden landare baliabide ez basokoen kokapena zehaztea da lan honen helburu nagusia, eta haiek ebaluatzea.

Localización y evaluación de los recursos vegetales no silvestres en riesgo de desaparición que existen la CAV
Descarga Localización y evaluación de los recursos vegetales no silvestres en riesgo de desaparición que existen la CAV
Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad.

Txosten honetan adierazten dira Euskadiko Hazi Sareak 2010en egindako jarduerak. Denak sartzen dira barne, nola boluntariotza programa barruan sartzen direnak, hala ikerketa proiektuei dagozkienak.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza hartu du.

Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad.
Descarga Red de coordinación, información, sensibilización y acción sobre agrobiodiversidad.
El cultivo del trigo en el siglo XX en la Euskal Herria Atlántica: Apuntes etnoarqueológicos

Lan honetan mende horretan Euskal Herri atlantikoan landatutako laboreen inguruko datuak aurkezten dira, bai nekazaritzazko praktikak eta zereginak aztertu ere. Lortutako datu etnografikoak osagai garrantzitsua dira lurralde horretan historiaurrean labore nekazaritza bazegoela zuritzeko.

Peña Chocarro, Leonor; Zapata Peña, Lydia.

El cultivo del trigo en el siglo XX en la Euskal Herria Atlántica: Apuntes etnoarqueológicos
Descarga El cultivo del trigo en el siglo XX en la Euskal Herria Atlántica: Apuntes etnoarqueológicos
Variedades locales de maíz de Gipuzkoa. Evaluación y clasificación

Honako lan hau, Eusko Jaurlaritzaren, Consejo Superior de Investigaciones Científicas delakoaren eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren arteko elkarlan estuaren esparruan garatua, erreferentzia gune on bat da probintzia horretan oraindik dauden tokiko arto aldaerak ez.

Angel Alvarez Rodríguez eta José Ignacio Ruiz de Galarreta Gómez.

Variedades locales de maíz de Gipuzkoa. Evaluación y clasificación
Descarga Variedades locales de maíz de Gipuzkoa. Evaluación y clasificación
Biodiversidad y derecho a la alimentación

Kanpaina hau Caritas, Prosalus eta Veterinarios Sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundeek sustatu dute, eta haren helburu nagusia da elikadura eskubidea errespetatu, babestu eta bermatzea, Giza Eskubideen ikuspegitik.

Biodiversidad y derecho a la alimentación
Descarga Biodiversidad y derecho a la alimentación
Biodiversidad agrícola y erosión genética

Espezie exotiko inbaditzaileak Andaluzian. Probintzia alorreko lantegiak 2004-2006.

Andaluziako Hazi Sarea
Juan Manuel González Gutiérrez

Biodiversidad agrícola y erosión genética
Descarga Biodiversidad agrícola y erosión genética

Nekazari elkarteek, hazi sareek eta gizarte zibilak Batzordeari eta Europako Estatuei igorritako gutun irekia.

Carta abierta por la diversidad cultivada
Descarga Carta abierta por la diversidad cultivada
La política de la certificación de semillas

Testu hau hazi organikoen legegintzan zer gertatzen den inguruko baloratze saio bat da, jada nekazaritza organikoan eragina duena, baita zer duten horretaz esateko ere nekazariek eta jadanik eraginak izan diren erakundeek.

La política de la certificación de semillas
Descarga La política de la certificación de semillas
Construyendo en Biodiversidad: en torno a las semillas y el conocimiento

Ohar hauek hurbildu egiten gaituzte ideia batera, alegia, elikagai subiranotasuna lortzeak, subiranotasun fitogenetiko batetik pasatuz, markatzen dituela ekintzarako estrategiak baliabide jasangarrienen erabilerak aukeratzeko eta nekazal jarduera ororen plataforma izango diren gizarte egiturak eraikitzeko orduan.

Construyendo en Biodiversidad: en torno a las semillas y el conocimiento
Descarga Construyendo en Biodiversidad: en torno a las semillas y el conocimiento

Txosten hau Centro Nacional de Fitogenéticos delakoak FAOri Nekazaritza eta Elikadurarako Baliabide Fitogenetikoen (RFGAA) kontserbazio egoeraz informazioa emateko landutako inkestatik abiatuta egin da.

Informe sobre el estado de los recursos fitogenéticos para la alimentación y la agricultura en España
Descarga Informe sobre el estado de los recursos fitogenéticos para la alimentación y la agricultura en España
Avance del estudio sobre la disponibilidad del material vegetal presente en los bancos de conservación de recursos fitogenéticos españoles

Komunikazio honetan lortutako lehen emaitzen aurrerapena biltzen da; bertan adierazten dira zailtasunak informaziora iristeko, jardunbide protokolorik ezak eta landare material eskaerei emandako erantzun urria.

Avance del estudio sobre la disponibilidad del material vegetal presente en los bancos de conservación de recursos fitogenéticos españoles
Descarga Avance del estudio sobre la disponibilidad del material vegetal presente en los bancos de conservación de recursos fitogenéticos españoles
Libro blanco de los Recursos Fitogenéticos con riesgo de erosión genética de interés para la Agricultura y a la Alimentación de Andalucía

Este documento de trabajo constituye un borrador dirigido por La Dirección General de la Producción Agrícola y Ganadera de la Consejería de Agricultura y Pesca con el fin de analizar y evaluar la situación de los recursos fitogenéticos de interés para la agricultura y la alimentación y luchar contra la pérdida de estas especies vegetales con riesgo de erosión genética, con la coordinación de todos los agentes implicados.

Libro blanco de los Recursos Fitogenéticos con riesgo de erosión genética de interés para la Agricultura y a la Alimentación de Andalucía
Descarga Libro blanco de los Recursos Fitogenéticos con riesgo de erosión genética de interés para la Agricultura y a la Alimentación de Andalucía
Manifiesto sobre el futuro de las semillas

Dokumentuak zenbait interbentzio eta prebentzio alorreko kontzeptu definitzen ditu, helburua izaki nekazaritzako elikagai kate osoan etorkizun jasangarriago bat bermatzea, bai ikuspegi sozialetik bai ekologikotik, mundu bidezkoago eta orekatuago bat eraikitzen lanean ari diren mugimenduak babestu eta indartzeko.

Nazioarteko Batzordeak elikaduraren etorkizunaz 2003n argitaratu eta hedatutako manifiestua.

Manifiesto sobre el futuro de las semillas
Descarga Manifiesto sobre el futuro de las semillas
Semillas de antaño para una agricultura de futuro. La recuperación de las variedades agrícolas tradicionales

Testu honetan aztertu nahi da nekazaritza kultura tradizionalen paperaren garrantzia landare aniztasuna sortu, mantendu eta erabiltzean, baita egungo potentziala ere bioaniztasuna berreskuratzeko nekazaritzan, era berezian pentsatuz Espainaren eta Extremaduraren kasuan.

Semillas de antaño para una agricultura de futuro. La recuperación de las variedades agrícolas tradicionales
Descarga Semillas de antaño para una agricultura de futuro. La recuperación de las variedades agrícolas tradicionales
Semillas: patrimonio de los pueblos al servicio de la humanidad

Artikulu honek kontatzen du nola nekazaritzaren industrialtze prozesuak arriskuan jarri duen hazien ondarea monolaborantza inposatuz, tokiko espezieen laborantzaren ordez esportaziorako espezieena bultzatuz, aldaera “hobetu” eta hibrido uniformeak sortuz, tokiko aldaerak ordeztu dituztenak, eta haziak kontrolatuz jabego intelektualeko eskubideen bidez.

Carlos A. Vicente

Semillas: patrimonio de los pueblos al servicio de la humanidad
Descarga Semillas: patrimonio de los pueblos al servicio de la humanidad
Informe del seminario de recursos fitogenéticos para la alimentación y la agricultura

Mintegi hau zentratzen da transgenikoetan, baliabide fitogenetiko “berria“ den aldetik, eta patenteetan, baliabide berri horien babesa diren aldetik.

Universidad Internacional Menéndez y Pelayok (UIMP) antolatua.

Informe del seminario de recursos fitogenéticos para la alimentación y la agricultura
Descarga Informe del seminario de recursos fitogenéticos para la alimentación y la agricultura
Las variedades tradicionales y el conocimiento asociado a su uso y manejo en las huertas de la vega de granada

Nekazaritza tradizionalaren ia erabateko desagerpenak eta aldaera askok duten tasun berebizikoek urgentziazko egiten dute haien berreskuratzea eta haien erabilera ahalbidetzen duen ezagutza, eta horixe da Granadako Vegan egindako ikerlanaren helburua.

R. González Lera eta G. Guzmán Casado

Las variedades tradicionales y el conocimiento asociado a su uso y manejo en las huertas de la vega de granada
Descarga Las variedades tradicionales y el conocimiento asociado a su uso y manejo en las huertas de la vega de granada
Bioaniztasun kulturala

Landutako bioaniztasuna ezin bereiz daiteke nekazarien gizarteetatik. Haiek, beren ezagutzen eta mundua ikusteko beren moduen bidez eboluzionatu dute mendeetan zaintzen zituzten eta elikadura ematen zieten nekazal ekosistemekin.

Nekazarien arrazionaltasunak biziraupen logika bati jarraitzen zion, alegia, kontserbatu behar ziren natur baliabideak, eta ekoizpena askotarikotu, beren elikadura segurtatu ahal izateko. Tokiko aldaerak nekazal kulturen eta ekosistemen eboluzio paralelo horren emaitza dira, eta ongi islatzen dute mundua mosaiko oso heterogeneo bat bihurtu duen kultur aniztasuna.

Bestalde, tokiko aldaerak baztertu dituzten modernizatze prozesuak planeta osoan bizitzen ari den kultur homogenotze azkarra esplikatzen duten berberak dira: nekazarien historia ezin bereizi izan da haien hazien historiatik.

Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?

Artikulu honetan kontatzen zaigu azken mendean, eta batez ere azken berrogei urteotan, nola gertatu den giza elikaduraren eraldatze errotikoena, elikagaien ekoizpen, kontserbazio eta prestakuntza funtzioen parte handi bat etxeko esparrutik eta artisau alorretik fabriketara eraman baita, eta, zehatzago esanda, ekoizpen eta kontsumo industria egitura kapitalistetara.

Universitat Rovira i Virgili
Mabel Gracia Arnaiz

Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?
Descarga Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?
Allí donde los desconocidos se saludan

Artikulu honetan hitz egiten zaigu lantzeko lurren galeraz eta horren ondorioez; egilearen arabera, seguru asko hirietan eta landetan bizi garenok elkarrekin balora genezakeen kontua da.

Estación Experimental del Zaidín. CSIC. Granada
José Luis González Rebollar

Allí donde los desconocidos se saludan
Descarga Allí donde los desconocidos se saludan
El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?

Honako lan honen helburua da aztertzea gure erreferentzia esparruek zein neurritan ahalbidetzen diguten edo ez mundua birpentsatu eta berreraikitzeko modu benetakoak edo potentzialak bistaratzea, lekuan oinarritutako askotariko praktiketan gauzatua.

Arturo Escobar

El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?
Descarga El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?
Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad

Agroekologiaren oinarrizko alderdietako bat nekazaritza tradizionalaren azterketa, mantenimendu eta berreskurapenarekiko interesa da, eta haren inguruan garatutako nekazaritzazko ezagutzan sakontzea. Espainiaren kasuan, interes hori nahiko berria da, eta aipatu agroekosistema horien berreskurapena azterketa alor hau Amerika Latinoan sortu zen egoera historiko, ekonomiko eta kulturalaren dezente bestelakoa den testuinguru batean kokatzen da. Horregatik, beharrezkoa da desberdintasun horiek aztertzea eta baldintza horietan, nola Europan hala Amerika Latinoan, garatu nahi den agroekologia batek aurre egin behar dien zailtasun eta ahalmenetan sakontzea, baita agroekosistema tradizionalen aukeretan ere, testuinguru horretan.

Rufino Acosta Naranjo

Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad
Descarga Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad
Agroekologia eta elikadura subirotasuna

Agroekologia defini liteke esanez dela "natur baliabideen erabilera ekologikoa, gizarte ekintza kolektibo moldeen bidezkoa, alternatibak aurkezten dituztenak natur baliabideen erabilera industrialeko egungo ereduarekiko, haien potentzial endogenotik sortutako proposamenen bidez, garapen alternatibo bat bilatzen dutenak ekoizpenaren eta bere produktuen zirkulazio alternatiboaren esparruetatik abiatuta, krisialdi ekologikoa eta soziala kontrolatzen lagunduz eta, hartara, neoliberalismoari eta globalizazio ekonomikoari aurre egiteko ekoizpen eta kontsumo moldeak finkatzen saiatuz." (Eduardo Sevilla Guzmán, 2006)

Elikagai Subiranotasuna elikagai hazkurritsu eta kultura aldetik egokiak, eskura daudenak, era jasangarri eta ekologikoaz ekoitziak izateko herrien eskubidea da, eta beren elikagai eta ekoizpen sistema erabakitzeko haien eskubidea.

Horrek elikagai sistema eta politiken muinean ipintzen ditu elikagaiak ekoitzi, banatu eta kontsumitzen dituztenak, merkatuen eta enpresen eskakizunen gainetik.

Etorkizuneko belaunaldiak barne hartu eta haien interesak defendatzen ditu. Estrategia bat eskaintzen digu merkataritza aske eta korporatiboari eta egungo elikagai erregimenari aurre egin eta desmuntatzeko, eta elikagai, nekazaritza, artzaintza eta arrantza sistemak zuzentzeko, haien kudeaketa tokiko ekoizleen eskuetara pasa dadin.

Elikagai Subiranotasunak lehentasuna ematen die tokiko ekonomiei eta tokiko eta nazio mailako merkatuei, eta agintea ematen die nekazariei eta famili nekazaritzari, arrantza artisauari eta artzaintza tradizionalari, eta elikagai ekoizpen, banaketa eta kontsumoa ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunaren oinarrian jartzen du. Elikagai Subiranotasunak merkataritza gardena sustatzen du, herri guztientzat diru-sarrera duinak bermatzen dituena, eta kontsumitzaileek beren elikadura eta nutrizioa kontrolatzeko duten eskubidea. Bermatu egiten du gure lurraren, gure lurraldeen, gure uren, gure hazien, gure azienden eta bioaniztasunaren sarbide eta kudeaketa eskubideak elikagaiak ekoizten ditugunon eskuetan egon daitezen. Elikagai Subiranotasunak gizarte harreman berriak dakartza, zapalkuntza zein desberdintasunik gabeak gizonen eta emakumeen, herrien, arraza taldeen, klase sozialen eta belaunaldien artean. (Vía Campesina, Nyéléni-ko [Mali] Konferentzia, 2007)

Agricultura Tradicional y Agricultura Ecológica: Vecinos Distantes

Artikulu hau saio bat da argudiatzeko nekazaritza ekologikoa garatu nahi dutenentzat, nekazaritza tradizionalak ez lukeela atzerapauso bat izan behar, ezta zikoizkeriaren inolako konotaziorik izan ere, baizik eta sistema agroekologiko berrientzako inspirazio iturri oso aberats eta historikotzat jo beharko litzatekeela, ulertzen zaila izan arren. Inplizituki, nekazaritza konbentzionalaren antolakuntzari kritika eraikitzaile bat egin nahi dio.

Universidad Internacional de Andalucía
Gaston G.A. Remmers

Agricultura ecológica y agricultura tradicional.pdf
Descarga Agricultura ecológica y agricultura tradicional.pdf
Agricultura tradicional versus agricultura ecológica. El coste territorial de la sustentabilidad

Artikulu honetan aztertzen da Mediterraneo aldeko agroekosistema tipiko baten bilakaera azken berrehun eta berrogeita hamar urteetan, garbi adierazita bioaniztasun maila garaiak eta nekazaritza tradizionalaren energia eta material fluxuen barneratzeak, jasangarritasunaren oinarri onartuak direnak, kostu bat dutela, lurraldeari dagokionez. Kostu hori mamitzen da lurraldea erabilera anitz eta elkarren osagarrietara bideratu behar izatean, paisaian beren aztarna uzten dutenak. Nekazaritza ekologikoak aintzat hartu behar du lurralde alorreko kostu hori eta minimizatzen saiatu, haren egungo jasangarritasun maila hobetzeko.

Gloria Guzmán Casado eta Manuel González de Molina

Agricultura tradicional
Descarga Agricultura tradicional
La agroecología como estrategia metodológica de transformación social

Agroekologiak, ezagutza zientifikoarekin batera, beste ezagutza molde batzuk ere erabiltzen ditu. Beraz, pentsamendu zientifikoarekiko kritika bat garatzen du gero, pentsamendu hartatik, bioaniztasun soziokulturala onartuko duen ikuspegi epistemologiko aniztun bat sortzeko.

Eduardo Sevilla Guzmán

Agroecología y transformacion social
Descarga Agroecología y transformacion social
Agroecología. Volumen 6. Número dedicado a agroecología política

Agroecologíaren ale hau osatzen duten testuak Granadako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, Fakultate horrek ospatzen duen Agroekologia Mintegi Iraunkorraren barruan, 2010eko martxoaren 16 eta 17an egindako mintegi baten emaitza dira.

Agroecología Murcia
Descarga Agroecología Murcia
La agricultura campesina sostenible puede alimentar al mundo

Punto de Vista de la Vía Campesina delakoaren dokumentua. Baserrietako nekazaritza jasangarria agronegozioaren elikagai sistemaren aurrean.

Alimentar el mundo - Vía Campesina
Descarga Alimentar el mundo - Vía Campesina
Ayuda en semillas, agroempresas y crisis alimentaria. GRAIN

GRAIN kolektiboaren iritzi artikulu bat elikagai krisiaren eta agronegozioaren hedatze estrategiaren inguruan.

Ayuda en semillas y hambre
Descarga Ayuda en semillas y hambre
Biodiverse farming produces more

GRAIN kolektiboaren beste artikulu bat; bertan aztertzen da nekazaritza ekologikoa eta haren gaitasuna nekazaritza industrializatuarekin lehiatzeko produktibitate terminoetan.

1997ko urria.

Biodiversity produces more
Descarga Biodiversity produces more
Ecosociología: Algunos elementos teóricos para el análisis de la coevolución social y ecológica en la agricultura

Artikulu hau nekazaritzak «berezko ekosistemetan» ekartzen dituen aldaketak aztertzen diren komunitate soziologikoari bideratuta dago.

Eduardo Sevilla Guzmán eta Manuel González de Molina Navarro

Ecosociología, marxismo y agricultura
Descarga Ecosociología, marxismo y agricultura
Entrevista a Jack Kloppenburg

Wisconsin Unibertsitateko Landa Soziologia irakasle Jack Kloppenburgi GRAIN kolektiboak egindako elkarrizketa.

Entrevista a Kloppenburg
Descarga Entrevista a Kloppenburg
Hacia un desarrollo agroecológico desde el campesinado

Kritika bat ideologia produktibistari, teoria ekonomiko neoklasikoari eta Europako nekazaritzaren modernizazioan izan duen eraginari.

Eduardo Sevilla Guzmán

Hacia un desarrollo agroecológico
Descarga Hacia un desarrollo agroecológico
Alimentos transgénicos

Elikagai transgenikoak ingeniaritza genetikoaren bidez zeluletan gene arrotzak sartu zaizkion landareetatik datozenak dira. Teknologia horri esker geneak «moztu» eta «itsatsi» egin daitezke, eta Naturan inoiz gurutzatu ezingo liratekeen espezie oso desberdinen informazio genetikoa birkonbinatzen den landare aldaerak sortu.

Ecologistas en Acción-en txostena.

Informe transgénicos
Descarga Informe transgénicos
Local understandings of the land: traditional ecological knowledge and indigenous knowledge

Ingelesezko artikulu honek ezagutza indigenaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko harreman guneetan arakatzen du.

Roy C. Dudgeon eta Fikret Berkes

Local understanding of the Land, TEK and IK
Descarga Local understanding of the Land, TEK and IK
Manejo agroecológico de cultivos hortícolas al aire libre

Baratzezaintza ekologikoaren jokamoldeak eta azterketa.

Josep Rosello i Oltra

Manejo agroecológico de huerta
Descarga Manejo agroecológico de huerta
Atributos agroecológicos de sustentabilidad: manejo comparativo indígena y convencional

Nekazal prozesuaren ikuspegi ekologikoak ez du barne hartzen soilik elikagaien ekoizpena, baizik eta kontuan hartzen ditu orobat tokiko ekoizpenean erlazionatzen diren eta eragiten duten alderdi kultural, sozial eta ekonomikoak.

Costa Ricako Unibertsitateko eta Costa Ricako Unibertsitate Nazionaleko irakaslea
Róger Martínez Castillo Doktorea

Manejo indígena e industrial
Descarga Manejo indígena e industrial
El manejo tradicional de las huertas en la provincia de Granada. Estudios de caso de la Vega de Granada y del parque natural de Castril

Ildo horretan, Granadako baratzeetako ezagutza tradizionalaren berreskurapenaren helburua da informazio erabilgarria eskaintzea baratze ekoizpen ekologikoaren alorrean, asko hedatzen ari delako probintzian. Lehen mailako informazioa lortzeko erabilitako teknikak izan ziren elkarrizketa irekia-erdi zuzendua adineko nekazariei, eta behaketa parte-hartzailea. Bi gunetan zentratu zen lana: Vega de Granada delakoa eta Castril udala, Granadako goi ordokian.

H. Gimeno García, R. González Lera eta G. Guzmán Casado

Manejo tradicional en huertas
Descarga Manejo tradicional en huertas
Las mujeres baserritarras: análisis y perspectivas de futuro desde la Soberanía Alimentaria

Lan honek bistarazi eta sakondu egin nahi du Hego Euskal Herriko lau probintzietako (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa) nekazal alorreko emakumeak zein egoeratan dauden gaur egun, baita ekintza lerroak proposatu ere, egoera hori aldatzeko.

Isabel de Gonzalo Aranoa eta Leticia Urretabizkaia Gil

Mujeres Baserritarras
Descarga Mujeres Baserritarras
Shopping for change? Neoliberalizing activism and the limits to eating non-GMO

Estatu Batuetako elikagai politika alternatiboen neoliberalizazioari egindako kritika.

Neoliberalizing activism
Descarga Neoliberalizing activism
Para una definición sociológica del campesinado

Nekazarien definizio soziologiko baterako ohar batzuk zirriborratu daitezkeen gogoeta teoriko batzuk aurkezteko saio bat da hau.

Eduardo Sevilla Guzmán eta Manuel Pérez Yruela

Para una definición sociológica de campesinado
Descarga Para una definición sociológica de campesinado
Procesos de cambio en la sociedad rural española

Artikulu honen helburua da aztertzea egungo aldaketa testuingurua nola hautematen den Espainiako landa gizartean eta hari gizarte talde desberdinek nola erantzuten dioten.

Eduardo Moyano

Procesos de cambio en la sociedad rural española
Descarga Procesos de cambio en la sociedad rural española
Reflexiones sociológicas sobre la agroecología

Agroekologiaren osagai gako batzuen sarrera laburra.

Eduardo Sevilla Guzmán eta Antonio Alonso Mielgo

Reflexiones sociológicas sobre la Agroecología
Descarga Reflexiones sociológicas sobre la Agroecología
El rescate de semillas como aporte a la soberanía alimentaria

Lan honen bitartez Santa Fe (Argentina) probintzian 2008ko amaiera inguruan abiarazitako ikerketa eta ekintza parte-hartzaile prozesu baten lehen faseko zenbait alderdi azpimarratzea proposatzen da.
Prozesu horretako aktoreak 10 ekoizle txikik osatutako talde bat da, agroekologiaren praktikaranzko trantsizio maila desberdinetan aurkitzen direnak, familia nekazaritza formatu batean.

Ana Broccoli (Ciencias Agrarias, UNLZ) eta Silvina Pardías (Filosofía y Letras, UBA)

Rescate de semillas y Soberanía Alimentaria
Descarga Rescate de semillas y Soberanía Alimentaria
Soberanía alimentaria. ¿En qué consiste, cómo organizarla?

Nekazaritza jardueran gizartea zuzenean erlazionatzen da “Naturarekin” eta hark mistikotik eta sinbolikotik izan dezakeen guztiarekin. Nekazal jardueran era gordinean bistarazten da giza gizarteen eta naturaren arteko kontraesana, eta kultura bakoitza nola moldatu den kontraesan hori gainditzeko, eboluzioak sortuz, zeinetan gizarteak eta ingurumenak elkar determinatuz joan baitira era jasangarri batean... edo ez.

Ecologistas en Acción
Daniel López García

Soberanía alimentaria. En qué consiste, cómo organizarla
Descarga Soberanía alimentaria. En qué consiste, cómo organizarla
The city in the country: Growing alternative food networks in Metropolitan areas

Alternative food networks (AFNs) are commonly defined by attributes such as the spatial proximity between farmers and consumers, the existence of retail venues such as farmers markets, community supported agriculture (CSA) and a commitment to sustainable food production and consumption. Focusing upon processes rather than attributes, this paper identifies two place-based processes that both promote and constrain the emergence and development of AFNs.

Lucy Jarosz

The city in the country
Descarga The city in the country
Buenas razones para retirar las variedades de maíz MON 810 cultivadas en España

Espainia aitzindaria izan da Europar Batasunean genetikoki eraldatutako (GE) aldaerak ereiteari dagokionez. Espainiako gobernua lehenbizikoa izan zen aldaera transgenikoak Aldaera Komertzialen Nazio Erregistroan sartzen, beharrezko pausoa haziak merkaturatzeko, haien ereintza baimentzearen baliokidea. 1998n Bt-176ren 2 aldaera erregistratu ziren, Austria bezalako zenbait herrialdek hasieratik debekatutako arto mota bat, arrisku ekologikoak eta osasunarentzakoak direla medio.

Ecologistas en acción

Transgénicos_mon810
Descarga Transgénicos_mon810