2018-10-10 (16:00h. - 20:00h.) (Euskera eta Erdera)

Hazi lana: Haziak erauzteko eta gordetzeko auzolana

Iritsi da udazkena, eta ondorioz, gure baratzeko hainbat hazi jasotzeko garaia da. Cristina Enea Fundazioaren Haziera hazi artxiboarekin nolabaiteko harremana duzuen lagunei deialdia egin nahi dizuegu, elikagai ezberdinen haziak (piperrak, kalabazina, errefautxoa, artobeltza, letxuga…) erauzteko eta garbitzeko zuen laguntza beharrezkoa baitugu. Irailean eta urrian zehar hiru lan-jardunaldi partekatzeko gonbidapena helarazi nahi dizuegu, non elkarrekin lan egiten dugun bitartean hazien ugalketari eta baratzeko lanei buruzko zalantzak eta esperientziak elkartrukatuko ditugun. Honela, denon artean hazi-artxiboa bizirik eta eguneratua edukiko dugu. Haziak erauzteko edo garbitzeko baldin badituzu ere, ekar itzazu zure landareak.

Beste saio bat izango da urriak 24an.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea