2018/04/19
Aurten ofizialki 201 urte bete dituen garraiobidea da bizikleta. Bere asmatzaileak, Karl von Drais baroin alemaniarrak, zaldiak ordezkatzeko asmatu zuen eta 1817ko ekainean lehenengo itzulia eman zuen asmatu berri zuen bi gurpildun ibilgailuan. Baina, bitxia bada ere, Bizikletaren Mundu Eguna ez da ekainean ospatzen, baizik eta gaur, apirilak 19. Arrazoia droga psikotropiko batean aurkituko dugu.
2018/04/18
Apirilaren 25ean, asteazkena, hiru adituk klima-aldaketari, planteatzen dituen erronkei eta arazo global horri esparru ezberdinetatik ematen ari zaizkion irtenbideei buruz solastuko eta hausnartuko dute. Hizketaldi klimatikoa Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 solasaldi-sortaren baitan kokatzen da.