Ikastetxeekin ospatuz

2019an zehar Hezkuntza Eskaintzako jarduerak egitera Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxera datozen taldeei opari berezia egingo zaie: parkea izanik fundazioaren eremu eta ezaugarri ikusgarrienetakoa, parkearen beraren zati bat ikasgeletara eramateko aukera eskainiko diegu. Horretarako parkeko ikurretako bat den Gingko biloba zuhaitzaren zuhaixka bana oparituko zaio parte hartzen duten ikastetxe bakoitzari, gingkoak parkearen historian izan duen garrantzia eta papera azaltzeko ipuin bat antzeztuz, eta zuhixka gelakide guztien artean ondo zaintzeko jarraibideekin.

Hemen bilduko ditugu Cristina Eneara gure jarduera didaktikoak egitera datozen ikastetxeen bisiten argazkiak.

Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Urria