09. Andoni Luis Adurizen errezeta
#argazkia

Andoni Luis Aduriz sukaldari ospetsuak, Mugaritz jatetxearen sortzaileak, bat egin du Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurreneko ospakizunekin, auzoko bizitza eta jasangarritasuna gogora ekartzen dituen errezeta goxo batekin. "Honakoa oso auzokoa den pintxoa da" adierazi du Adurizek, "oso konnotazio emozionalarekin, ni neu 30 urtez, modu batean edo bestean, Cristina Eneatik oso gertu bizi izan bainaiz".

Egiarekin eta Cristina Enea parkearekin duen lotura hori bazkaltzera bere gurasoen etxera joaten zen garaia gogora arazten duen plater batean islatu du. "Jai egunetan nire gurasoen etxera joan obhi nintzden bazkaritara, askotan eltzekoa jaten genuen".

Honela, piknika egiteko ideiaren (oso lotua Cristina Enea parkearekin) eta janaria aprobetxatzeko, jasangarriak eta arduratsuak izateko ideiaren inguruan (Cristina Enea Fundazioak sustatzen dituen baloreak), eltzekoaren hondarrak eta hondakinak hartu eta entsalada edo entsaladilla moduko bat kozinatu du. "Sobratu zaigun haragia hartuz besterik ez, zakotearen itxura izan dezan moztuz, entsalada alemaniar bat izango balitz bezala, txitxirio batzuk hartu, alioliarekin gatzozpindu ditugu eta horri ozpinetakoak gehitu dizkiogu, bakoitzaren gustuen arabera". Sorkuntza goxo hau amaitzeko, "tipulina, perrexil pixkat eta Ezpeletako piperra gehitu dizkiogu".

Adurizek berak azaldu duenez, "ohiko entsalada freskagarria da, oso zaporetsua eta betea". Are gehiago, oso auzokoa da, auzoko tabernakoa. "Uste dut aproibetxatuko duzuela eta izugarri gustatuko zaizuela; uste dut ezinezkoa izango dela jendeari ez gustatzea".


Argazkia: Oscar Oliva