08. BOX San Sebastiánen diseinua eta zozketa
#Argazkia

Hirian bi saltoki dituen marka donostiarrak ingurumen kontzientziazioa, berrerabilera, diseinua eta artisautza sustatzen ditu herritarrek beren irudimena eta sormena erabili dezaketen proiektu baten bidez. Ekimenean parte hartzen dutenek BOX San Sebastián markaren poltso esklusibo bat eskuratu ahalko dute, itsasoetan abandonatutako arrantza-sareekin eta bestelako hondakinekin sorturiko ONDAS ehun jasangarriarekin egina.

71 urte ditu bere bizkarrean Donostiako BOX San Sebastián firmak. 71 urte 1948 hartan Manuel Gonzalez larrukigintzan lehenengo pausoak ematen hasi zenez geroztik, uhalgile gisa eskarmentu luzea izan ondoren. "Diseinua gara, artisauak gara" adierazi du Gerardo Gonzálezek, egun BOX San Sebastiáneko sormen-zuzendari eta Manuel aitzindari haren seme denak. Donostiako San Martin kalean markak duen familiako laborategi-tailerrean historia, tradizioa eta artisautza antzematen dira, baina baita berrikuntzarako etengabeko hobekuntzarako izpiritua ere.

Urrian, eta Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrena ospatzeko abian jarritako '10 ute, 10 opari' kanpainaren baitan, ekonomia zirkularra, berrikuntza eta artisautza uztartzen dituen oso kolaborazio berezia oparitu diote fundazioari BOX San Sebastiáneko arduradunek. "Ikusi genuen Cristina Enea Fundazioaren logotipoak jokoa eman zezakeela gurearekin jolasteko, gure jatorriekin, gure jatorri larrukigilearekin, gure aita uhalgilearenarekin" azpimarratu du Gerardo Gonzálezek. Honela, BOX San Sebastiánetik bi entitateen logotipoekin bat egin dute eta emaitza "jai-giroko eta ospakizunerako logotipo bat" da. Herritarrek Cristina Enea Fundazioaren webgunetik eskuratu dezakete, bai eta inprimatu ere beren eskulanak atontzeko, hondakin plastikoei bigarren bizitza bat emanez.

BOX San Sebastiánetik gogora arazi diguten bezala "plastikoak gainezka egiten du gure bizitzan eta uste dugu gure opariak garrantzitsutik duela  ekonomia zirkularrari eta materialen berrerabilerari egiten dien keinua". Izan ere, Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrenean urriko opari honen bidez parte hartu nahi duen orok egin ahal izango du etxean dituen hondakin plastikoekin eskulan bat. Ondoren BOX San Sebastiánek diseinatutako logotipoa txertatu beharko dio eta epostaz Cristina Enea Fundaziora argazki bat bidali ([email protected]) edo sare sozialetara igo, fundazioa etiketatuz (TwitterFacebook edo Instagram).

Urriaren 10etik azaroaren 10era jasotako proposamen guztiekin zozketa bat egingo da eta irabazleak oso sari berezia eskuratuko du. "Kolaborazio hau opari ukigarri batekin burutuko dugu: BOX San Sebastiánen poltso bat. Poltso hau edizio bakarra izango da, proiektu honen diseinuarekin egina, eta Ondas izena eman diogun ehun berri eta jasangarriarekin egina, itsasoetan abandonatutako arrantza-sareekin eta bestelako hondakinekin sortutako nylon bat".

Critina Enea Fundaziotik eta BOX San Sebastiánetik herritarrak animatu nahi ditugu beren proposamenak bidaltzeko, ekonomia zirkularraren, materialen berrerabileraren eta artisautzaren esparruetan mugitzen den ekimen honetan parte hartuz.

Eredua eskuratu
Descarga Eredua eskuratu