07. Teresa Caloren ipuina
#Teresa Calo

"Opari" bat da Teresa Calo donostiar gidoilari eta antzezlearentzat Cristina Enea Fundazioari idazki hau oparitzea. Hala dio berak. Kasuotan, parkearen inguruko ipuin bat izan da espreski egin duena 2019. urtean ospatzen ari garen hamargarren urteurrenerako. 

Zazpigarren oparia dugu honakoa, zehazki, 'En el parque' izeneko testu hau. "Haur bilakatzen naizenez parkera natorrenean, oparia egiteko ere ume bilakatu naiz", dio txantxetan donostiarrak, eta, honakoa gaineratu du: "Atea zabaltzen duen norbaitekin hasten da, eta, gero itxi egiten da. Nik ere parkeko 'planetatxo' desberdinei ere atea zabaldu nahi izan diet, horrenbeste txoko eta momentu baititu egunean eta urtean, pittin bat honakoa esatea dela: 'Ateak ireki'"

Izan ere, gidoilariak ziurtatu digunez, asko etortzen omen da parkera: "Gertu bizi naiz eta Cristina Enea nire lorategi erraldoia da; asko disfrutatzen dut hemen urte osoan". Honenbestez, ipuin honekin Fundazioari opari egingo dioten pertsona, talde, elkarte eta koletkiboei batu zaie jada Teresa Calo, beti ere hiriari eta herritarrei eginiko ekarpen gisa ulerturik.  

Jarraian eskura dezakezu ipuina osorik.