04. Bagera Elkarteko bertso-eskolako bertsoa
#Bertsoa

"Bere txikitasunean handia zen guretzat, zeren opari polita egin nahi genuen; guretzat Cristina Eneak zer adierazten duen bertso batean esan nahi genuen", adierazi du Begoña Altuna ikasleak, gainerako ikasle eta irakaslearekin, denok elkarrekin, egin dute eta bertsoa. Izan ere, kasualitatez, proposamena oso une egokian heldu zitzaien, gainera, bertso-eskolaren afaria antolaturik zutela. Hori dela eta, afaldu baino lehen ordubeteko klase batean prestatu zuten bertsoa. 

"Bertsotan ez da ohikoa izaten sormen lana bera taldekoa izatea, eta, beti afal aurreko momentu horri lotuta geratuko zaigu", azaldu du Beñat Gaztelumendik, Bagerak Donostiako Hernani kalean duen egoitzan asteazkenero egiten duten bertso-eskolako irakasleak. Izan ere, sorkuntza honekin Cristina Enea Fundazioak ingurugiroaren, naturaren eta ekologiaren alde egindako ibilbidea eta lan guztia "goraipatu" nahi izan dute. 

Bertsoa Cristina Enea parkeko leku eder batean ipiniko du Fundazioak laster, herritar guztiek goza dezaten irakurtzen. Hala, bertso honekin Fundazioari opari egingo dien pertsona, kolektibo, elkarte eta taldera batu zaigu Bagera dagoeneko, beti ere hiriari eta herritarrei eginiko ekarpen gisa ulerturik. 

Bertsoak honela dio:

 

Kristina Enea aurten

duzu  urtemuga

han arnasten ditugu

negu eta uda;

bizitzaren ardatzak

lurra eta ura

haiekiko guztiok

dugunez ardura

segi dezagun zaintzen

gure ama natura.

 

Doinua: Pasaiako plazatik