Antolaketa-egitura
Patronatoa eta Estatutoak

Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkapen organo gorena da patronatoa, eta fundazioaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren fundazioaren zuzendaritza gaitasun eta kudeaketa-kontrol guztiak ditu bere eskura. Patronatoa sei kidek osatzen dute, eta Presidentea Eneko Goia Laso alkate jauna da. Gainontzeko Patronoak Donostiako Udaletxeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien artean banatuak daude, hauek izanik: Jon Insausti Maisterrena jn, Alfonso Gurpegui Ruiz jn. (presidenteordea), Miguel Angel Díez Bustos jn., Axier Jaka Goikoetxea jn., Félix Asensio Robles jn. 2015etik Añarbeko Uren Mankomunitatea ere fundazioaren babesle iraunkor da. Patronatuko kideek dohainik burutzen dituzte beren betebeharrak.

Patronatoaren konpetentzia Fundazioaren gobernatzeari lotutako betebehar guztietara zabaltzen da, eta Fundazioaren Estatutoetan zehazten da. Estatutoak hurrengo estekan ikusi ditzakezu:

Organigrama eta lan-taldea

Cristina Enea Fundazioko langilegoa berdintasun, meritu, gaitasun eta publizitate printzipioetan oinarritutako deialdi publikoan hautatu dira.

Txema Hernández
Txema Hernández
Pasai San Pedro, 1970
Zuzendari-Gerentea
josem_hernandez@donostia.eus

Zientzia Geologikoetan doktore Euskal herriko Unibertsitatean eta Ingurumen Kudeaketan Masterra Malagako Ikerkuntza Ekologikoen Institutoan. Bere ibilbide profesionala Petrologia Sedimentario irakasle bezala hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren zientzien didaktikara bideratu zuen, Eureka Zientzia Museoko Eduki Saileko heziketa-teknikari bezala aurrena, eta saileko zuzendari bezala ondoren. 2009az geroztik Cristina Enea Fundazioko Zuzendaritza eta Gerentzia lanak ikerketa zientifikoarekin eta ingurumen dibulgazioarekin uztartzen ditu.

Uxua Arana
Uxua Arana
Errenteria, 1977
Ingurumen hezkuntza
uxua_arana@donostia.eus

Vigoko Unibertsitatean Biologian Lizentziatua da, Biologia eta Naturguneen Kontserbazioan espezializatua. Formazio hori uztartu du didaktikaren eta hezkuntzaren esparruko ikasketekin osatu du, “School and science museum: Cooperation for improving teaching, learning and discovery” ikastaroarekin esaterako, Municheko Deutsches Museumen burutua. Didaktikaren esparruan esperientzia zabala dauka, hainbat erakundetan hezitzaile bezala lan egin duelarik (Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak, Donostiako Aquariuma), bai eta teknikari bezala ere (Eureka Zientzia Museoa). Gaur egun Cristina Enea Fundazioko Ingurumen Heziketa saileko Hezkuntza Teknikaria da.

Iker Aranberri
Iker Aranberri
Eibar, 1978
Komunikazioa eta dokumentazioa
cristinaenea@donostia.eus

Marketing eta Enpresa Gestioko ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Marketing Institutuan eta Ingalaterrako Hertfordshireko Unibertsitatean, bai eta Kazetaritza ikasketak ere Euskal Herriko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala enpresa munduan garatu du komertzial gisa (Eibarko UDK. Urko Diseinua eta Komunikazioa) baina batik bat esparru ezberdinetako hedabideetan, prentsan, irratian eta telebistan erredaktore gisa (Eibarko ...eta kitto! astekaria, EiTB irratia, Euskal Telebistako albistegiak). Ikusentzunezko ekoizpenean eta plataforma ezberdinetako sare sozialen kudeaketan eskarmentua dauka. Egun, Cristina Enea Fundazioko komunikazioa kudeatzen du, bai eta Ingurumen Baliabideen Etxeko dokumentazio zentroa ere.    

Oihana Orkolaga Fernández
Oihana Orkolaga Fernández
Saint Dénis, 1976
Ingurumen hezkuntza
oihana_orkolaga@donostia.eus

Biologia ikasketak Santiagoko Unibertsitatean burutu zituen, ingurumen biologia espezialitatean, baita Ingurumen Kudeaketa Masterra Cadizeko Unibertsitatean ere. Landa lanetan ibili ondoren, hezkuntza arloko ikastaroekin osatu zuen formakuntza, CENEAM-eko “Eskola Agenda 21. Teknika metodologikoak eta partaidetza” edo Iruñako udalaren “Garapen jasangarrirako Hezkuntza. Ingurumen adierazleak” ikastaroak esate baterako eta ingurumen hezkuntzara bideratu zuen bere lan esperientzia hainbat ekipamendutan lan desberdinak burutuz (Iruñako Ingurumen Hezkuntzako museoan, Plaiaundiko parke ekologikoan kudeaketa eta hezkuntza lanetan edo Tolosako Ingurumen Zentroan eskolako agenda 21 proiektuaren koordinazioan adibidez). Gaur egun Cristina Enea Fundazioko ingurumen hezkuntza teknikaria da.