Erakusketak - Aurkezpena

Donostiako Cristina Enea parkean dagoen Mandasko dukeen jauregiak Ingurumen Baliabideen Zentroa hartzen du bere baitan, Cristina Enea Fundazioak kudeatua. Eraikin historiko honek, dukeen estilo eklektikoaren eta Europa erdialdeko estetikaren gustuaren erakusgarri, bere kanpoko itxura gorde du, baina bere barnealdea egungo beharretara egokitu zuen bere azken eraberritzean.

Dokumentazio Zentroaren eta Donostiako Udalaren eta Cristina Enea Fundazioaren bulegoekin batera, hainbat areto daude, fundazioaren aldi baterako erakusketen programa hartzeko egokituta.

Urtero, ingurumenarekin, iraunkortasunarekin, mugikortasunarekin... lotutako hainbat gairen erakusketak programatzen dira, Cristina Enea Fundazioak proiektu eta lan guztietan jorratutakoak.

Aldi baterako erakusketen programaren bidez, Cristina Enea Fundazioak ezarritako helburuak bultzatu eta sustatu nahi dira; besteak beste, hiriko ingurumen-politiketan erreferente izan nahi du. Helburu horiek eta beste batzuk lortzeko, eta erakusketen edukietan sakontzeko, jarduera-programa osagarri bat ere diseinatzen da, askotan beste erakunde, elkarte, museo eta udal-zerbitzu batzuekin lankidetzan.

Cristina Enea Fundazioaren aldi baterako erakusketen plangintza, horien kudeaketan eta ekoizpenean eraginkortasun-, efizientzia- eta jasangarritasun-helburuak betez egiten da. Horretarako, gutxienez urtebeteko aurrerapenarekin egiten da, eta urteko lau urtaroetako (udaberria, uda, udazkena edo negua) erakusketa bat izateko hautatzen dira.

Cristina Enea Fundazioa zabalik dago jauregiko aretoetan erakusketa-areto gisa erakutsi nahi duten egile eta/edo erakundeen proposamenak jasotzeko. Horretarako, komeni da webgune honetan bertan deskarga daitezkeen aldi baterako erakusketetarako eskaeraren aurretiazko baldintzak irakurtzea.

Informazio gehiagorako: cristinaenea[a bildua]donostia[puntu]eus

Proposamenen formularioa
Eraikinaren planoak
Ulia, Igeldo, Santa Klara aretoak
Descarga Ulia, Igeldo, Santa Klara aretoak
Urumea galeria
Descarga Urumea galeria