Uraren zauriak
#Uraren zauriak

2020ko abenduak 18 – 2021eko martxoak 14

Ura izarren hautsa da

Ura eta karbonoa, bizitzaren elementu nagusiak, izarretatik datoz, eta uraren zikloetatik datoz gaur egun izarrei begira dauden izaki bizidunak. Eskasia edo gabezia horrek berekin dakartza desberdintasuna eta heriotza, eta historikoki zientzian, pentsamenduan eta artean egon da, eduki sinboliko eta estetiko garrantzitsu batekin.

Uraren Zauriak bizitzarako funtsezkoa den elementu horren inguruan hiru artistak egindako proposamena da. Juan Varelak zientziara hurbilduz, Iraida Canok poesiaren edertasunetik abiatuta eta Trinidad Irisarrik soinu konposiziotik, bizi garen munduari bakarka eta kolektiboki eragiten ari garen kalteaz duten ikuspegia aurkezten digute.