Proiektu pilotua Donostian

2018-2019an zehar Donostian egingo da KarbonEZtatu zaitez! Ez da gutxi eta... proiektua; bertan, helduen hiru talde desberdinekin egingo da lan, klima aldaketa bezalako arazo abstraktu bat beren egunerokotasunera eramanez.
Parte hartzaileak eta talde parte hartzaileak hainbat dira:

  1. Ategorrieta auzoan bizi diren adinekoen komunitatea.
  2. Altza eta Larratxoko adinekoen memoria taldea.
  3. Egiako emakumeen elkartea

Hezitzaile espezializatuek hainbat saiotan jardungo dute talde hauekin, eta batera aztertu eta gogoeta egitea sustatzen duten zenbait dinamiken bidez, parte hartzaileek klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertuko dituzte eta adostuko dute zer ekintza jar ditzaketen martxan, bai era indibidualean nola kolektiboan, berotegi efektuko gasen isuria murrizteko.

Tailerrak eta jarduerak

Egitasmoaren garapenean zehar, bertan parte hartzen ari diren Donostiako taldeek jarduera ezberdin eta anitzak egiteko aukera dute. Adibide gisa, Ategorrietako taldeak apirilaren 8an ogia egiten ikasteko tailer hau izan zuten.

Apirilaren 11an bestalde, osteguna, Altzako taldeak izan zuen tailer batean parte hartzeko aukera; oraingo honetan, partehartzaileek, denak oso aktiboak eta interes handiarekin, landareekin ukendu naturalak egiten ikasi zuten.

Egian barrena irteera

Apirilaren 10ean Egiako Dandai Emakumeen Elkartearekin auzoan barrena ibilalditxoa egin genuen, inguruneak hobeto ezagutzeko helburuarekin.