Aurkezpena

Klima aldaketa gizateriak duen gizarteko eta ingurumeneko erronkarik handiena da. Komunitate zientifikoak ez dauka zalantzarik klima aldaketa garrantzitsua dela eta eragin egiten duela, eta hori murrizteko eta egokitzeko politika erabakigarriak martxan jartzea ezinbesteko betebeharra da guztiontzat, baita estatu, autonomia erkidego eta udalerrientzat ere.

Testuinguru honetan, KarbonEZtatu zaitez! Ez da gutxi eta... proiektuaren helburua da bizimodua "karboneztatuz" klima aldaketari aurre egin nahi dioten pertsonak antolatzea eta horiei laguntzea; hala, trantsizio ekologikoa izaten lagunduko da, karbono gutxi isurtzen duten gizarteetarantz eraldatzeko.

Proiektuaren xedea da hainbat lan saio antolatzea, eta horien bidez taldeek klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertuko dituzte, jarraian erabakitzeko zer ekintza jarri martxan era indibidualean eta kolektiboan; hartara, berotegi efektuko gasen isuria murriztuko da. Ekintzak askotarikoak izan daitezke: etxeko kontsumo elektrikoa murriztea eta argiaren fakturan aurreztea, garraio jasangarrirako neurriak hartzea edo produktu eta zerbitzuak era arduratsuan kontsumitzea edo beren komunitatea leku hobea izateko hainbat jarduera jartzea.

 

#Logoak