05. Urko abeslariak sortutako abestia
#Urko

Kanta polit eta alai bat osatu du Joxean Larrañaga 'Urko' abeslariak Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrenaren opari gisa. Oinarri herrikoia duen abesti batean oinarritu da 'Urko', Gontzal Mendibil lagun eta abeslariarekin laguntzaz, opari eder hau egiteko. Hala, azken hilabeteotan Donostiako elkarte, talde eta pertsonek emandako oparietatik hurrengoa dugu abesti polit hau. 

Ideia luzatu bezain laster, Larrañagan ez zuen zalantzarik izan: "(Cristina Eneak) abstraitu egiten nau, lurrarekin komunikatu. Bertan den sekuoia erraldoi horietako bat besarkatu ohi dut nik. Nire bizitzako azken hiru urteotan lurra sentitzeko behar handia izan dut", kontatu digu. Izan ere, ez da egunik donostiar honek parkea bisitatzen ez duenik bere ingurumaria, animaliak eta arbolak ikustera. Beraz, eginbeharra planteatu zitzaionetik, 'Urko' lanean hasi zen: "Asko entzuten nuen abesti batean oinarriturik, sustrai herrikoia duena edo konpondua dena, eta, diska batean grabatu nuena, Gontzal Mendibilen laguntzaz grabatu dugu", azaldu du. 

Hala sortu da abesti hau, jada Cristina Eneako 'ereserkia' edo 'martxa' ere izan daitekeena. Honatx kanta, entzun dezazuen; baita letra ere; eta Urkok berak prozesua azaltzen duen egin berri dugun bideotxoa ere bai:

LETRA:

KRISTINA ENEA PARKEA

'Ez da munduan hiri oberik
horixe da diotena
Parkean ere ez da alderik
Kristina Enea politena.

Kristina Enean pasealdian
ume, gazte ta helduak
honaxe gatoz donostiarrok
auzo guztietakuak.

Edertasunak hemen baditu
sekulako ikuspegiak
hara begira, hona begira
sekulako atsegingarriak.

Kristina Enea parkeak ditu
lurgune dizdiratsuak
egunez eta gauetan ere
hantxe dia gure enkontruak.

Zuhaitz, erreka, jauregi, egazti
denerik dugu parkean
zatoz zeu ere bisitatzera
izan zaitez pozik bertan. 

Erreka eta landa ederrak
zuhaitz goxoz hornituak
gera gaitezen Kristina Enean
emanditzagun (bertan) musuak'.

ABESTIA: