2020/05/12 05:00o..

Mugitzearen garrantzia: familian egiteko jarduerak

Gure etxeetan denbora asko eman behar izan dugun aste hauetan, sedentarismoak gora egin du. Orain badirudi apurka-apurka gauza gehiago egin ditzakegula, hala nola paseatzera atera, ibili edo korrika egin, alegia, kalean egunero jarduera fisikoa egin. Baina oraindik aste batzuk falta zaizkigu gure hirietako kirol-zentroetan jarduera fisikoa berriz egin ahal izateko.

Hurrengo bideoan Izaskun San Aniceto Orbegozorekin hitz egin dugu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta Hernaniko La Inmaculadan irakaslea. Izaskunek adierazi digu oso garrantzitsua dela mugitzea, "gure organismoak behar bezala funtziona dezan, eta, batez ere, une honetan, oreka emozionalari eusteko, osasuna hobetzeko eta entretenituta egoteko eta endorfinak garraiatzeko".

Aldi berean, Izaskunek oso joko interesgarria aurkeztu digu: Antzara-Joko klasikoa ezaguna da guztiontzat, baina oraingoan aldatu egin du gure etxeetan ere jarduera fisikoa egin ahal izateko. Horrela, familia osoak parte har dezake eta "mimika, dantza, flexioak eta beste hainbat jarduera egin ahal izango dira helmugara iritsi arte, eta, aste hauetan etxean egiteko jarduera ugari garatu diren arren, baliabide berri hau familiei eskaini nahi izan diet".

Elkarrizketa osoa ikus daiteke bideo honetan eta jokoa jaitsi erantsitako artxiboan.