2020/04/15 03:00o..

Itxialdian hazitegi bat nola egin (eta uste baino errazagoa da)

Urteko sasoi honetan baratzean egin beharreko lanei buruzko bideoaren harira, askok galdetu diguzue zer egin dezakegun baratzera joateko aukerarik ez badugu. Gaurkoan hazitegi bat nola egin azalduko dizuegu, Oihana Orkolaga lankideak bidali digun bideo baten bitartez. Horrela, lurra ereiteko garaia iristen zaizuenean dena prest izango duzue.

Lehenik eta behin, haziak ugaldu ahal izateko, haziak eduki beharko ditugu. Balirudike zaila dela etxean haziak aurkitzea, baina uste baino errazagoa da. "Jaten ditugun jaki asko haziak dira" diosku Oihanak. "Dilistak, garbantzuak edo babarrunak erabil ditzakegu, baina baita fruitu ezberdinen barruan daudenak ere, hala nola, sagarra, tomatea...".

Hazitegiarekin jarraitzeko beste bi gauza beharko ditugu; alde batetik, lurra. Bestetik, potoak edo ontziak. Lurra edo ontziak etxean ez badituzue, Oihanak irudimen pixkat erabiltzea aholkatzen dizue. Xehetasun guztiak, ondorengo bideoan.