Covid-19aren garaietan - Albisteak
Datorren udan, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak, Eneko Calvok, Cristina Brunetti Mandasko dukesari buruzko erakusketa bat inauguratzeko asmoa zuen, baina Covid-19aren krisiak erakusketa atzeratzera behartu du. Hala ere, Enekok Cristina Enea finkaren azken jabeei buruzko dokumentazioa biltzen eta bibliografia kontsultatzen jarraitzen du.

Informazio gehiago

Gure etxeetan denbora asko eman behar izan dugun aste hauetan guztietan, sedentarismoak gora egin du. Orain badirudi pixkanaka-pixkanaka gauza gehiago egin ditzakegula, hala nola, paseatzera atera, ibili edo korrika egin, hots, kalean eguneroko jarduera fisikoa egin. Baina oraindik aste batzuk falta zaizkigu gure hirietako kirol-zentroetan jarduera fisikoa berriz egin ahal izateko.

Informazio gehiago

Ia 350 irakaslek eta ikertzailek garapen eredua aldatzea eta COVID-19ak sortutako krisiaren ondoren eredu ekologiko baten aldeko hautua egitea proposatu dute.

Informazio gehiago

Zikloteka Bizikleta-mugikortasunari buruzko Zikloteka Dokumentazio Zentroak, Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sustatuta, Covid-19ari aurre egiteko mundu osoko mugikortasun-politikei eta -ekintzei buruzko bibliografia biltzeari ekin dio.

Informazio gehiago

Duela 5 urtetik hona, eta Cristina Enea Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Ziklotekaren egoitza hartzen du. Zikloteka bizikleta bidezko mugikortasunari soilik eskainitako lehen dokumentazio zentroa da, aitzindaria Europan. Arduradunetako batekin hitz egin dugu, Zikloteka zer den eta zer helburu dituen azal diezagun.

Informazio gehiago

Orain, etxean denbora gehiago ematen dugunez, agian gehiago jabetuko gara egunero sortzen dugun hondakin kopuruaz. Aukera polita izan daiteke belaunaldi gazteenak iraunkortasunera hurbiltzeko, gure hormak apaintzeko ez ezik, etxean sortzen ditugun hondakinen tipologia argi eta garbi erakusten duen eskulan honen bidez.

Informazio gehiago

Aste hauetan ikusten ari garen gauzetako bat da natura hirian galdutako espazioak berreskuratzen ari dela. Horri gehitzen badiogu hegazti ezberdinen migrazio garaian gaudela, egoera ezin hobean gaude leihotik begiratu eta inguruan ditugun espezieen aniztasuna ikusteko.

Informazio gehiago

Konfinamenduaren ondorioz denbora asko eman behar dugunez etxean, une egokia da haurrekin eskulanak egiteko. Gaur, Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza Sailetik eskulan erraza proposatzen digute, etxeko materialak berrerabiliz.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak eta Arrauning elkarteak lau urte daramatzagu HidroLogikak ekimenaren bidez elkarlanean; piraguan eta kanoan irteerak egiten dituzte Urumea bera eta hark ezkutatzen dituen altxorrak hobeto ezagutzeko. Aurtengo edizioan ere jarduera horiek programatuko ditugu, koronabirusak saihesten ez badu. Arrauning elkarteko Unai Elizasurekin hitz egin dugu, xehetasun guztiak eman diezazkigun.

Informazio gehiago

Urruntze sozialak onura handiak ekarri dizkio ingurumenari. Izan ere, munduko hainbat bazterretako gobernuek Koronavirus bidezko kutsatzeen bihurgunea jaisteko hartu duten neurrietako bat dugu honakoa,

Informazio gehiago

Urteko sasoi honetan baratzean egin beharreko lanei buruzko bideoaren harira, askok galdetu diguzue zer egin dezakegun baratzera joateko aukerarik ez badugu. Gaurkoan hazitegi bat nola egin azalduko dizuegu, Oihana Orkolaga lankideak bidali digun bideo baten bitartez. Horrela, lurra ereiteko garaia iristen zaizuenean dena prest izango duzue.

Informazio gehiago

Etxetik nekez atera gaitezkeen konfinamendu egun hauek gure leiho eta terrazetan ditugun landareak zaintzeko eta mimatzeko aprobetxa ditzakegu. Oso aukera erraza da infusio bat egitea horiek ureztatzeko, etxean dugun konpostetik abiatuta. Jose Mari Rodriguez Cristina Enea Fundazioko Eskolan Konposta eta ONdakin proiektuen arduradunak azaldu digu nola egin.

Informazio gehiago

Gazteenek oporrak dituzten bi aste hauek, eta etxetik atera ezin garela aprobetxatuz, aukera ona izan daiteke une atseginak pasatzen lagunduko diguten jarduera dibertigarriak egiteko, familiako loturak estutzen ditugun bitartean.

Informazio gehiago

Urtero udaberriarekin batera etorri ohi da HidroLogikak ekimena Cristina Enea Fundazioaren programaziora, hainbat eta hainbat ekintzaren bidez Urumeari berari eta mendeetan zehar bete duen paperari garrantzia emateko helburuarekin. Uraren logikak ulertzea da ekimenaren erronka, beti ere ikuspegi jakin eta gertuko batetik: Urumea ibaia.

Informazio gehiago

“Gaia honek kezka bat sortu du taldean eta hegazti hauei euren lekua eman nahi izan diote lan hauekin. Gure egunerokotasunean dauden animaliak dira eta horrela jarraitu behar du”, dio Marta Esnaola Lacunzak, Atzegi elkarteko kultur eta ikasketa ekintzen koordinatzaileak. Izan ere, Atzegiko pintura tailerrak ikasturtean zehar hirian kezkatzen dituen gaien inguruan lan egiten baitu. Hau da COVID-19aren afera igarota zabalduko dugun erakusketaren abiapuntua.

Informazio gehiago

Marc Badal Haziera ekimenaren, eta haren hazi-artxiboaren, arduraduna da. Luzaiden (Nafarroa) bizi da eta handik, urteko sasoi honetan baratzean egin beharreko lanen xehetasunak bidali dizkigu, beren baratzeetara joan ahal dutenentzat edota etxeko terrazan baratzea duten pertsonentzat lagungarri izango delakoan.

Informazio gehiago

Salbuespenezko egoera honek etxean geratzera behartzen gaituzten egun hauetan, zenbait ekimen agertzen ari dira sare sozialetan, herritarrak hegaztiak elikatzera animatzeko, izan ere, ez dago janari-hondarrik taberna, kale eta plazetako terrazetan. Jatorrizko albistea eta argazkia: SEO/BirdLife.

Informazio gehiago

Martxoaren 11n Osasun Mundu Erakundeak koronabirusaren hedapena pandemia izendatu zuenetik eta martxoaren 19ra arte, hirietako kutsaduraren oso jaitsiera handia izan da Nafarroako hiri eremu handienetan. Etxean egoteko agindu ofiziala eman zenetik gertatu da hau eta autoaren erabilera txikiak azken urteetako aire kalitate onenak ekarri ditu. Jatorrizko albistea Argia.eus webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Gaur, martxoaren 20a, udaberria hasiko da ipar hemisferioan, eta urtaro berriarekin batera, Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetan antolatu dituen jarduera guztiak biltzen dituen agenda kaleratu du. Udaberriko agenda hau, hala ere, ezohikoa eta egoerari egokitutakoa izango da, COVID-19aren krisiak bete-betean harrapatu baitu bere prestaketa. Agendak jasotako zenbait jarduera bertan behera geldituko dira, edo kasurik onenean, atzeratu egingo dira.

Informazio gehiago

2020/03/18 04:00o..

Laster ikusiko dugu elkar parkean

Udaberria bizitzaren sinonimoa da; ama naturak gozarazten gaituen kolore-, usain- eta zapore-eztanda. Hori guztia une honetantxe ikus genezake, baina oraingoz ezinezkoa da: Cristina Enea parkea, Urgulleko Natur Txokoa eta Ulia Interpretazio Zentroa itxita daude.

Informazio gehiago

Koronabirusa, eta haren hedapenak eragindako krisia, errealitate bat da jada gure ingurune hurbilenean, eta, Donostiako Udalak bezala, Cristina Enea Fundazioak ere neurriak hartu behar izan ditu haren eragina murrizteko, bai fundazioaren plantillan, bai herritarrengan. Hemen gogorarazten dizugu nola eragingo dion koronabirusak Cristina Enea Fundazioaren ohiko jarduerari.

Informazio gehiago