Maruja Torres idazleak, besteak beste, Planeta eta Nadal Sariak irabazi ditu, 2000 eta 2009 urteetan hurrenez-hurren, eta oraingoan klima-larrialdi baten testuinguruan globalizazioak ezarritako neoesklabutzaren erronkei buruz solasean ariko da Donostian datorren asteazkenean. Ingurumen kontuetan aditu den Pili Yoldi kazetari nafarrak eztabaidarako eta hausnarketarako hainbat gai jarriko dizkio mahai gainean Maruja Torresi, ekitaldiari solasaldi-elkarrizketa itxura emanez. Jarduera datorren asteazkenean izango da,
azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan.
Informazio gehiago