Berriak

2018/2/20 Bizikletaren BehatokiaIngurumen albisteak

Zientzia herritarra Iruñeko airearen kalitatea neurtzeko

Life+ Respira proiektua Iruñean garatzen ari den egitasmoa da, eta bere helburua da frogatzea teknologia berrien eta hiri-plangintza eta -kudeaketarako neurrien bidez –adibidez, mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera sustatuz–, airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura atmosferikoa murriztea posiblea dela.

Proiektuak balio erantsi garrantzitsua dauka: bere garapenean izanen den inplikazio soziala; izan ere, bizikletari boluntarioen talde batek burutuko ditu egitekoak diren ekintzetako batzuk. Horrela, herritarrenganaino iritsi nahi da, emaitzen eragile eta onuradunak baitira. Horrela, bolondres talde batek hiriko airearen kalitatea neurtzen dihardute, beren bizikletan datuak jasotzeko sentsoreak jarrita (bolondresen artean, esaterako, taxiak ere badaude).

Proiektuan proposatutako ekintza guztiak airearen kalitatearen hobekuntzarekin, hiri-ingurumenarekin eta osasunarekin lotuta daude zuzenean.

Europako hiri gehienetan hautatutako hiri-hedapenaren ereduak distantzien eta lurraldearen zatiketa handitzen lagundu du, eta, era berean, ibilgailu pribatuarekiko dependentzia sustatu. Horrek trafiko gehiago izatea ekarri du, eta herritarren joan-etorriak oztopatzen ditu. Aldi berean, bizikleta eta garraio publikoa erabiltzen duten biztanleen kopurua gutxiagotu da.

Hirien handiagotze etengabearekin eta trafikoari lotutako arazoekin batera, garraio-alternatiba berriak sustatu beharra sortzen da, airearen kalitatea hobetzen lagunduko dutenak. Bizikletaren erabilera sustatzea da aukera eraginkorretako bat.

Baina, osasuntsua den jarduera horrek osasunerako arriskua ekar dezake bizikletarientzat beraientzat, kutsadura-iturrietatik gertu ibiltzen baitira; izan ere, ibilgailuetan doazenekin edo oinezkoekin konparatuta, haien arnasketa 2-3 aldiz handiagoa baita, hau da, kutsagarri gehiago arnasten dituzte.

Life + Respira proiektuaren helburu nagusia da frogatzea hirian bizikletaz eta oinez dabiltzan pertsonek hiriko kutsadura atmosferikoarekiko duten esposizioa murriztea posible dela, honako baliabide hauekin: teknologia berrien aplikazioa, mugikortasun jasangarriaren kudeaketa, hiririgintza plangintza.

Egitasmoak ikerketaren emaitzak ezagutzera eman ditu, jarraian duzun dokumentuan.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli