Berriak

2019/10/1 Ingurumen albisteak

Zer da Permafrosta eta zientzialariak zergatik kezkatzen ditu?

Nazio Batuen Erakundeen Gobernu arteko Panelak 'Aldaketan dagoen klimaren inguruko ozeano eta kriosferaren Txostena' argitaratu berri du. 36 herrialdetan 104 zientzialariek bi urtez eginiko lan bat da, kriosfera ikertu duena, alegia, lurreko izozturiko osagaiak: elurra, glaziarrak, izotz-plataformak, itsas-izotza, permafrosta eta abar. 

Klima-aldaketari dagokionez, itsasoaren mailaren igoeraren bizkortasuna da ondoriorik argi eta zuzenena, adituen arabera. Baina bada kezkatzen dituen beste datu bat ere, eta asko gainera: permafrostaren desagerpenak. Zer den hori? Leku oso hotzetako edo glaziareetako lur izoztua da permafrosta, negutegi-efektua ekiditen duena, zehazki. 


Informazio gehiago