Berriak

2018/9/28 ONdakin

Usurbilgo Lanbide Eskolan hondakinen kudeaketan jardunaldia

Ikasturte berria hasten den bakoitzean, Usurbilgo Lanbide Eskolak ikasleei bideratutako hainbat harrera jardunaldi antolatzen ditu. Atzo ikastexeko hondakinen kudeaketari buruzko jardunaldia burutu zen. Horretarako Iñaki Zendoiak, Agenda 21ko arduradunak,  Ikastetxeko eraikin ezberdinetan hondakinen jasoketan egin diren hobekuntzak azaldu zituen. Sarrera honen ondoren Usurbilgo udalatik Amaiak parte hartu zuen. Atez Ateko zerbitzuko teknikariak Usurbilen ematen den atez ateko zerbitzuaren berri eman zuen, urtez urteko datuak eskainiz ere. Azkenik Jose Maria Rodriguezek, Cristina Enea Fundazioko teknikariak, hondakinak birziklatu ahal izateko nola sailkatu behar diren, Ecoembesen kanpainiataz berri eman eta konposta nola egiten den azaldu zuen.