Berriak

2019/12/20 Cristina Enea Fundazioa

Usandizaga Institutuko ikasleek prestatutako egutegia -eta erakusketa-

Ez; ez da akats bat. Ez dugu hanka sartu. Egutegi honen azalean 2050 ageri da, nahiz eta 2020koa izan. Kausa ez da akats tipografiko bat, guztiz kontrakoa baino. 30 urte aurreratu dugu egutegiaren data, klima-aldaketaren aurka aktiboki borrokatzeko gai ez bagara aurkituko garen etorkizunean kokatzeko. Urtero bezala, Cristina Enea Fundazioaren eta Usandizaga BHIko Diseinu Grafikoko Goi Zikloaren arteko lankidetzatik sortutako arte eta hausnarketa-lana dugu honakoa.  

Izan ere, komunitate zientifikoak ohartarazi duenez, berotegi efektuko gasak isurtzeko gaur egungo joera mantenduz gero, lurreko klima-sistemaren aldaketa sakona gertatuko da. Etorkizun distopiko honetan, nahiz eta zoritxarrez posible izan, egutegiak erakusten duena da nolakoa izan zitekeen Donostiako herritarren errealitate ekonomiko, sozial eta ingurumen errealitate berria, eta bertan gertatuko ziren aldaketak.

Bere orrialdeetan planteatutako agertoki guztiak, fikzio ariketa bat izan arren, benetako datuetan eta iragarpen zientifikoetan oinarrituta daude. Erakusten dugun azaleko irudian, adibidez, 'Euskaltzaindia' k proposatzen du 'sirimiri' hitza hiztegi komunetik ateratzea, eta, 'arkeologia linguistikoaren' artxiboan gordetzea, azken urteotako prezipitazio ereduetan eman diren aldaketek eragin dutelako hirian fenomeno meteorologiko hori desagertzea, eta, terminoa jada ez delako erabiltzen.

Arte- eta gogoeta-ariketa hau Cristina Enea Fundazioaren eta Donostiako Usandizaga BHIko Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloaren arteko lankidetzatik sortu zen 2009an. Gure inguruko diseinu grafikoaren profesionalak izango direnen ikaskuntza-prozesuaren parte izan da, bai haien kontzeptualizazioa eta diseinua, bai gure hormetan egunez egun agurtuko ditugun irudien sorkuntza. Aurtengo egileak, zehazki, Komunikazio Grafiko Publizitarioko 2. mailakoak dira: Nerea Aginako, Maitane Aguado, Pablo Aldazabal, Ania Amilibia, Paula Davila, Ibai Jauregi, Ane Otxotorena, Nikki Sahonero, Safia Samadi, Rodrigo Soria, Iñaki Urruzola eta Vanesa Varas. Argazkiak, berriz, Andre Furtado, Svaretb, Anandu Vinod, Ion Ruiz, Vicente Martin, Lezley Norris, Lukas, Iñigo De La Maza, James Sutton, Fondo Foto Car. Vicente Martin, Safia Samadi, Ricardo Martin, Ania Amilibia, Viatour, Rodrigo Soria, Austin Scherbarth, Ricardo Martin, Ryan Stefan eta Jan Meeus.

Guztira 550 egutegi banatuko dira patronatukideen artean eta Cristina Enea Fundazioko kolaboratzaileen artean, eta, Cristina Enea Fundazioaren bulegoetan doan jaso ahal izango dituzte herritarrek – Pertsonako bat, agortu arte –. Era berean, ikasleek egindako lanak Cristina Enean erakusketa formatuan ikusgai egongo dira datorren astelehenean, abenduaren 23an, 2020ko urtarrilaren 26ra arte. Egutegiaren klima-aldaketaren aurkako ekintzen proposamenarekin bat etorriz, ekodiseinuaren irizpideei jarraitzen die haren diseinuak. Etorkizunak merezi duelako.