Berriak

2020/3/27 Ingurumen albisteak

Urdailean plastikoa duen espezie berri bat aurkitu dute itsas-hondoan

Plastikoa. Itsas mailaren oso azpitik aurkitutako izaki berri baten urdailean zegoen: Ozeano Bareko Marianen hobian ia 7.000 metroko sakoneran, Japonia eta Filipinen artean eta Ozeano Bareko Zaborraren Partxe Handiaren azpian. Plastiko bidezko kutsadurak ezohiko muturrak hartzen ditu. Errealitate tristea.

Zientzialariek itsas hondoko animalia berri hau 'Eurythenes plasticus' bezala bataiatu dute, gure ozeanoetako kutsadura plastikoaren krisiari arreta deitzeko.


Anfipodo espezie berria PET motako plastikoarekin kutsatuta dago, batez ere ur botilak eta bestelako edariak, arropa eta etxeko gaiak egiteko erabiltzen dena. Txanpon baten tamainako sarraskijalea zientziarentzat berria bada ere eta urrutiko urak bizi baditu ere, bere kutsadura plastikoak erakusten du ez dagoela giza kutsadurak gure planetan duen eraginetik salbuetsita. Itsas sakoneretako anfibodoak jale sutsuak dira, ez dira batere mizkinak janariarekin, eta, beraz, mikroplastikoak irensteko joera handiagoa dute. Itsasoaren sakonetan eskuragarri dagoen elikagai eskasia dela eta, animalia horiek ia edozer jateko gaitasuna hartu dute.

"Lehen han zegoenik ez genekien espezie berri bat aurkitu eta bertan plastikoa aurkitzea, kutsatzaile gisa zein zabalduta dagoen erakusten du soilik", komentatu zuen Johanna Westonek, doktoretza ikasle eta Zootaxa aldizkariak argitaratzen duen lanaren buruak. "6.900 metroko lagin batean mikrofibra bat aurkitu genuen, eta mikrofibra hori polietileno edo PET tereftalatoaren antzekoa zen %83 kopuruan".

Normalean ur botiletan erabiltzen den polimero plastiko hori ez da naturaltasunez degradatzen ingurumenean. Deskonposatu ahala, gero eta txikiago bihurtzen da PET, eta, azkenean, mundu osoan gero eta itsas animalia proportzio handiagoan agertzen diren mikroplastikoetan deskonposatzen da. Behin mikroplastiko horiek itsasoaren sakoneretara iristen direnean, metatu egiten dira denborarekin, ez baitute beste nora joan.


Informazio gehiago