Berriak

2016/6/22 HidroLogikakIngurumen Baliabideen Etxea

"Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak" argazki lehiaketa

Cristina Enea Fundazioak, Donostia 2016 Fundazioarekin eta AEIP elkartearekin (Asociación Española de Ingeniería del Paisaje) elkarlanean antolatutako HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmoaren barruan, Urumea eta Danubio ibaiei eskainitako argazki lehiaketa izango da, ekaina bitartean. Babeslea, Grupo Moyua.

Argazki lehiaketan edonork har dezake parte, gehienez 3 argazki aurkeztuz, beti ere Danubio edo/eta Urumea ibaiak lanen protagonista izanik, egileak nahiago duen ikuspuntu eta gaitik.

Argazkiak JPG edo TIFF formato digitaletan aurkeztu behar dira, gutxieneko neurria 2 megakoa eta erresoluzioa 300 ppp-koa izanik.

Lanak, egilearen datuekin batera, 2016ko ekainaren 30a baino lehen bidali behar dira e-posta honetara: cristinaenea@donostia.eus.

Epaimahaia argazkilaritza munduko bi pertsonak eta Cristina Enea Fundazioko ordezkariek osatuko dute.

Sariak
Saritutako lau egileei argazki liburu sorta bana oparituko zaie. Aukeratutako lau argazkiak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean maiatzak 19 eta irailak 18 bitartean zabalik dagoen ‘Ur handiak, ur meheak. Danubio eta Urumearen aztarnak’ erakusketaren barruan jarriko dira ikusgai.