Berriak

2019/4/15 Uliako Interpretazio Zentroa

Ulia Interpretazio Zentroa jardueraz beteta dator udaberriko oporretarako

Udaberriko opor hauek primerakoak dira Ulia mendiko ingurumaria, ezaugarri eta sekretuak ezagutzeko. Naturarekin zuzenean harremanetan pasatzeko une ederra dugu oraingo hau, eta, era berean, txoko berriak ezagutzeko. 

Hori dela eta, Cristina Enea Fundaziotik doako hainbat jarduera antolatu ditugu, eta, gunearen ordutegia ere luzatu dugu, mendiaz familian gozatzeko eta inguru eder hau gehiago ezagutzeko asmoz. Ekintzak apirilaren 18tik 22ra izango dira, zehazki, eta, ordutegia honakoa izango da: 11:00-14:00 - 17:00-19:00. 

Izan ere, mendi berezi honen naturara gehiago hurbiltzea baita gune honen xedea, alegia, Donostiako leku enblematiko hau zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera ematea. Azken finean, bere inguru fisiko, natural eta historikoaren ezaugarrietan sakontzea. Anima zaitezte eta parte hartu!

PROGRAMA:

  • Apirilak 18: Altxorraren bila. Ulian ezkutatuta altxor bat omen dago… lagunduko al diguzu bilatzen? Haurrentzako tailerra.
  • Apirilak 19: Eskuz egina. Egunean zehar material desberdinak egongo dira bisitarien eskura txikienek beraien Uliako bizilagun gustukoenak sor ditzaten.
  • Apirilak 20: Baina hor al zegoen? Askotan ibiltzen gara mendian eta basoan jolasten, ibilbideak egiten... baina oraingoan begiak ondo ireki eta Uliako kolore biztanle eta detailetxo txikietan jarriko dugu atentzioa Ulia uste duguna baino gehiago dela deskubritzeko. Haurrentzako tailerra.
  • Apirilak 21: Ezagutu parkea! Ibilbide erraz baten bitartez Uliako natura eta historiaren aztarnak ezagutzeko bisita gidatua. Irteera: Uliako Aparkalekua.
  • Apirilak 22: Udaberrian murgilduta! Iritsi da udaberria eta kolorez eta animaliaz bete zaigu Ulia. Animatu gure ingurua aztertu eta gero udaberri ukitua etxeraino eramatera. Haurrentzako tailerra.

Oharra: Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira leku guztiak bete arte, eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.