Berriak

2018/6/6 ONdakin

Udarregi Ikastolako ikasleek hondakinei buruz egindako lanketa aurkeztu dute

Iturria: Noaua

Gaurko Ingurumenaren Nazioarteko Egunari estuki lotua dagoen albistea. Udarregi Ikastolako taldetxo bat bisitan izan da astearte goiz honetan udaletxean. Ondoko irudian ikus dezakezuenez, udalbatza aretoan bildu dira ikasle eta hezitzaileak Usurbilgo Udaleko alkate Xabier Arregirekin eta ingurumen gaien ardura daraman zinegotzi Irene Garciarekin. 

Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitan, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek hondakinen kudeaketaren gaia jorratu dute bigarren ikasturtez jarraian. Udal gobernu taldeari lanketaren ondorioak plazaratzen aritu da ikasle taldea goizean, udalbatza aretoan. “Gai sakona, Usurbilen asko landu izan dena, baina nahiz eta gauzak nola egin behar diren jakin, oraindik egiteko asko dagoela ikusi dugu”. Gaia ezagutu, ikastolako eta herriko egoera aztertu dute hilabeteotan, eta gaur, “egoera hobetzeko hartutako konpromiskoak Udalari egiten dizkiogun eskaerak” aurkeztu dituzte, txosten baten bidez.

Zikloka 
Lehen zikloko ikasleek jolas garaian dastatzen duten hamaiketakoa aztertu dute, “norberak sortzen dugun hondakin kopuruaz jabetzea. Horretarako, gure hamaiketakoaren bildukia aztertu genuen eta jabetu ginen plastiko asko sortzen dugula gure egunerokotasunean”.

Bigarren zikloko ikasleen etxekoek galdetegi bat bete zuten “familiako ohiturak aipatuz. Galdetegi honen helburua murrizketa eta berrerabilerari garrantzia ematea zen”. Hirugarren ziklokoek jada 8 urtez herrian martxan den atez ateko bilketa sistema ezagutzen aritu dira. “Herriguneko eta landaguneko bilketak ezberdinak direla jabetu gara”.  

Hondakinen kudeaketaren inguruan eginiko lanketaren ondorio nagusiak:


Hondakinen bilketa
-Ikasgela bakoitzak, papera, ontzi arinak eta errefusa sailkatzeko edukiontziak ditu. “Gela barruan txandak antolatzen ditugu aterpean dauden ontzietara eramateko”.
-Hondakin organikoaren ontziak pasilloetan dituzte. LH4-ko ikasleek edukiontzi hauek konposta gunera eramaten dituzte astean bitan.
-Bi jolastokietan eta jangelan, papera, ontzi arinak, organikoa eta errefusa biltzeko edukiontziak dituzte.
-Jolasgaraietan hondakinak nola banatzen diren aztertu dute, ikastolako txoko ezberdinetan. Honatx ondorioak: ikasgelan eta jangelan hondakinak ongi sailkatzen dituzte, lurrera bota gabe; jolastokietan bai, “lurrean botata aurkitu ditugu paperak, ontzi arinak eta fruituen azalak; inprimagailu kartutxoak eta tonerrak irakasleen gelan sailkatzen dira eta “ondoren, enpresa batek jasotzen ditu”.

3. zikloko ikasleek hiru hitzon inguruan betetako galdetegiari buruz atera dituzten ondorioak:
Murriztu
-Eskolako materiala ondo aprobetxatzen saiatzen gara: orriak, borragomak, arkatzak…
-Mugikorra, ikasleen herenak du eta batzuk txartelik gabe.
-Normalean erosi aurretik pentsatu egiten dugu beharrezkoa dugun ala ez. Hala ere MP3, MP4, tabletak… kasu horietan ez dute gehiegi pentsatzen.
-Orohar diogu ez garela marketan fijatzen, ezta non eginak dauden.
-Erosketetara norberaren poltsa eramateko ohitura badago.

Berrerabili
-Berrerabiltzeko ohitura handia dago.
-Kontsumo baxuko bonbilletan ez gaude gehiegi kontzientziaturik.

Birziklatu
-Denek birziklatzen dugu eta Garbigunea erabili ere.
-Gutxi dira konposta egiten dutenak.