Berriak

2019/7/9 Ingurumen albisteak

Udan, erabili era arduratsuan hondartzak

Iragan ekainak 1ean ofizialki eman zitzaion hasiera hondartza-sasoiari Donostian, eta datozen hiru hileetan jende andanak bisitatuko ditu Zurriolako, Kontxako eta Ondarretako hondartzak, bertako hareatzarentzat eta ekosistemarentzat horrek suposatzen duen inpaktuarekin.

Neurri erraz gutxi batzuk hartzeak, adibidez sortzen ditugun hondakinak jasotzea edota dutxetako ura freskatzeko soilik erabiltzea besteak beste, lagun dezake hondartzetara egiten ditugun bisitak adeitsuagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.

Ondorengo bideo labur honetan gure hondartzak bizirik edukitzeko aholku erraz batzuk bildu ditugu.