Berriak

2019/9/25 Ingurumen albisteak

Tucumaneko beldarrak plastikoaren kutsadura murriz dezake

Coniceteko ikertzaile tucumandar batek plastikoa liseritu eta elikagai bihur dezakeen beldar bat aurkeztu berri du; hala, ikerketa bat zabaldu du aurkezpen honek, ingurumen-kutsadura gutxitzeko lagungarri izan daitekeen edo ez ikusteko. 

Aurkezpena iragan irailaren 9an izan zen, Tucumaneko hiriburuko Independentzia Plazan antotatutako 'Soapbox Science'-en aurreneko edizioan. 

"Tucumanen bi sits (bi gaueko tximeleta) ditugu. Bere larbak siloboltsak jaten ari ziren, hotz egiten duenean erlezainek erabiltzen dituztenak, hain zuzen, erlauntzak estaltzeko", kontatu zuen Carolina Monmanyk, Eskualdeko Ekologia Institutuko ikertzaileak. Institutu hau Conicet eta Tucumaneko Unibertsitate Nazionaleko parte da, zehazki. 

Monmany, tucumandar zientzialari-talde batekin, plastiko-kutsadura eta ekologiaren inguruko ikerketa egiten ari da plastikoek ingurumenean nola eragiten duten aztertzeko, espeziekin harremanean eta gizakiekin. 


Informazio gehiago