Berriak

2019/6/6 Ingurumen albisteak

'Trashtag', zaborra jasotzearen erronka birala

Erronka biral berria sare sozialak konkastatzen ari da: zaborrez jositako gune bat topatu, garbitu eta lehengo eta oraingo argazkiak partekatzera animatzen du jendea honako hashtagarekin: #trashtag. 

Aurrenekoa ez bada, lehenengoetarikoa izango da 'Ice Bucket Challenge' delako ELAren kontrako kanpaina ospetsutik. 'Trashtag Challege' izeneko erronka berri honi esker, parke, hondartza eta gune natural ugari garbitzen ari dira ehunka pertsonen ekintza solidarioei esker. 

Bere izena, Redditen sorturikoa, ingelesezko bi hitzen batura baino gehiago da -'trash' (zaborra) eta 'tag' (hashtag edo etiketa). Sare sozialetan 'trashtag' etiketak mundu osoko ehunka aipu bildu ditu dagoeneko: Mexiko, Espainia, Filipinak, Nepal edo Australia. 


Informazio gehiago: https://www.elperiodico.com/es/extra/20190312/trashtag-reto-viral-recoger-basura-7350311