Berriak
Gaurkotasun handia duten ingurumen-ezbeharrek, klima-larrialdia, esaterako, antzerkiaren mundura egin dute jauzi, orain arte zinean eta literaturan izan duten presentzia oholtza gainera eramanez.

Informazio gehiago

Etxea garbitzearen ondorioz eta eguneroko bestelako jardueretan, kozinatzean esaterako, osagai kimikoak isurtzen dira, antza, airea automozioak baino gehiago kutsa lezaketenak, Boulderren dagoen Coloradoko Unibertsitatearen azterketa baten arabera. Jatorrizko albistea Efe Verden argitaratua.

Informazio gehiago

Datorren otsailaren 23an, igandea, Cristina Eneako lau urtaroak: negua izeneko jarduera izango dugu gurean. Ekintzaren helburua da neguan Cristina Enea parkean zer gertatzen den azaltzea, nola eragiten dien urtaro honek animaliei eta landareei. Izan ere, badirudi neguan natura lozorroan geratu eta ez dela ezer gertatzen. Baina ez da hala.

Informazio gehiago

2017. urtean lehengaien kontsumoak gora egin zuela azaldu du The Circularity Gap Report txostenak eta lehen aldiz gainditu dela 100.000 milioi tona lehengaien langa. Kontsumo frenetiko horrekin batera, ekonomia zirkularraren datuek okerrera egin zuten urte horretan: materialen %9,1 berrerabiltzetik %8,6ra jaitsi ziren datuak, La Vanguardiak jaso duenez.

Informazio gehiago

Tel Aviveko Unibertsitateko ikerketa berri batek deskubritu du gizakiak eragindako klima-aldaketaren lehenengo aztarna geologikoak duela 11.500 urtekoak direla. Jatorrizko albistea Europapress.es webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Estrategia hori lantzea Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako mandatuetako bat da. Hain zuzen ere, Jasangarritasunerako Hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea proposatzen du euskal gizarte osoan.

Informazio gehiago

Klima-aldaketa gure ondare natural eta historiko ugari deuseztatzen ari da, eta gauza bera egiten jarraituko du guztion artean lan egin eta geldiarazten ez badugu. Milaka urtetako aztarna arkeologikoak, itsaspeko paradisuak, landaredia-erreinuak... Horiek guztiak desagertzear daude, saihesten ez badugu. Jatorrizko albistea El Mundo egunkarian argitaratua.

Informazio gehiago

2019an 100 urte bete ziren Donostiako Udalak Artikutza erosi zuenetik. Ehun urteotan gunearen erabilera eta egoera asko aldatu dira.

Informazio gehiago

Errausketa eta ehorzketa dira hil ondoren gure gorpuak izan ditzakeen aukeretako bi baina bi aukerak kutsagarriak dira ingurumenarentzat. Saihes daitezke?

Informazio gehiago

Datorren otsailaren 19an Haziera ekimeneko lehenego tailerra izango da: gure baratzeetarako hazitegia egiten ikasteko jarduera. Tailerra Karabeleko etxalde agroekologikoan izango da, Hernanin. Izen-emateak irekita cristinaenea.eus webgunean.

Informazio gehiago