Berriak

2019/6/5 Ingurumen albisteak

Saltzen ez den produktu ororen suntsiketa debekatuko du Frantziak

Édouard Philippe lehen ministro frantsesak adierazi duenez, "primizia mundiala" da honakoa. Dena den, "eskandalugarria den suntsiketarekin" amaitzeko neurria da honakoa. Izan ere, milioika baitira jakiak ez diren eta urtero saldu ez eta suntsitzen dituzten produktuak -arropa, garbiketarako produktuak, kosmetikoak, etxetresna elektrikoak...-. Frantziak 2023. urtetik aurrera hau debekatu nahi du, janariari aplikatzen zaion neurria zabalduz. Bota eta suntsitu ordez, birziklatu edo eman. Hau da frantses Gobernuaren ideia eta lege bilakatu nahi duena, egungo ekonomia zirkularra deritzona betetzeko. 

Frantses Exekutiboaren kalkuluen arabera, Frantzian urtero 650 milioi euro bota edo suntsitzen dituzte usteltzen ez diren produktuetan. "Atentzioa jotzen duen suntsiketa da, ulergarritasunaren kontra doana", esan du Philippek egin nahi dutena aditzera eman zuenean iragan asteartean Brune Poirson Trantsizio Ekologikorako Estatuko idazkariaren batera. Bera dugu, zehazki, ekonomia zirkularraren eta despilfarroaren legearen egilea. Debeku hori lege honen barnean sartu nahi dute, eta, ministroen kontseiluan aurkeztu hurrengo hilean; nahiz eta oraindik ez dagoen Asanblea Nazionalerako datarik. 


Más información: https://elpais.com/sociedad/2019/06/04/actualidad/1559662749_277494.html