Berriak

2019/9/11 Ingurumen albisteak

Prestamoak zero kostuan etxebizitzen jabeek energia aurrez dezaten

Eragingarritasun energetikoa ez da espainiar etxebizitzetara heltzen ari erabat. Eta arrazoia potolo bat dago: bizilagunek ez dute nahikoa diru beharrezko lanei aurre egiteko. Eraikinetako efizientzia energetikoa finantzatzeko 41.191 milioi euro beharrezkoak dira hurrengo hamar urteotan, Greenward Partners enpresak adierazi duenez, Ekologia Trantsiziorako Ministeritzaren datuak baliatuz. Ezinezkoa da bizilagunen ekonomiarako. Hori, eta herritar askoretzat oraindik orain ez dela lehentasuna kontuan hartzen badugu, batik bat euren patrikari eragiten baldin badie. 

Baina lehenago edo beranduago erreformak egin beharko dituzte. Espainian diren 25 milioi etxebizitzetatik, %55 1980. urtea baino lehenagokoak dira, eta, inolako araudi energetikorik gabe eraiki zituzten. Eta egindako hiru milioi ziurtagiri berdeetan ikus daitekeenez, etxeen %85 ez dute nahikoa kalifikazio (E, F edo G mailak). 

Bitartean, Europa adi-adi dugu. Eraikinek CO2 emisioen heren bat sortzen dute aislamendu eta makineria eskasa izateagatik. Horregatik, Europar Komisioak %32,5 hobekuntza ezarri du efizientzia energetikoan 2030erako 2007ko mailekin alderatuz.   


Informazio gehiago