Berriak

2019/7/3 Ingurumen albisteak

Plogging, korrika ekojasangarria

Korrika egiteko zure gauzen artean izango dituzu ziurrenik zapatilak, mailak, kamiseta, eta zure smartphonea, musika-aparatutxoa edota zenbatzeko eskumuturreko. Baina plogginga egiten baduzu edo egin nahi baduzu, zabor-poltsari heldu beharko diozu. Bai, ongi irakurri duzu, korrika egiteko modalitate berri honetan ez baita soilik kirola egitera irteten, zakarra batzera ere bai. Kale edo ingurumaria naturaletan biltzen da zaborra, ingurugiroa zaintze aldera, noski. Beraz, plogginga, ingurugiroarekin kontzientziaturik den lehen korrika estiloa litzateke. 

Ingeleseko 'jogging' -lasterka ibili- eta suediar 'plocka upp' -jaso- hitzen baturatik dator berba; plogginak ez ditu bere sustraiak ezkutatzen. Izan ere, Suedia korrika egiteko modu berrien laboratorio bilakatu da, zein baino zein bitxiagoa, eta, mundua konkistatzen dutenak, gainera. 2016ean jaio zen Estokolmon, Erik Ahlstromek asmaturik, kirola eta ingurugiroa zaintzen duen era hau. 

Herrialde barneko aldeko herri txiki batean bizi zen bera, eta, hiriburuaren inguruan zegoen zabor kopuruaz konturatu zen hara bizitzera joan zenean. Hala ekin zioten kirol hau praktikatzerari eskandinabiar herrialde honetan. %99 da, gainera, bere birziklatze maila, eskuratutako zabor guztia berrerabiltzea lortzen baitute sistema hierarkiko baten bidez.  


Informazio gehiago: http://www.correresdevalientes.elmundo.es/vida-sana/plogging-el-running-ecosostenible