Berriak

2018/3/9 Ingurumen albisteak

Planeta uste baino azkarrago ari da galtzen bere bioaniztasuna

"Zerrenda Gorriaren eguneraketak erakusten digu desagertzearen krisi globalaren larritasuna guk uste genuena baino handiagoa izan litekeela". 2016ko hondarretan, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunak mehatxatatutako fauna eta flora katalogatzen duen zerrendaren azken eguneraketaren aurkezpenean, bere zuzendari nagusi Inger Andersenek abisu hori bota zuen. Udazken honetan bi ikerketa zientifikok baieztatu egin dute: orain arte uste genuena baino azkarrago ari gara galtzen bioaniztasuna.

Apirila hasieran Ikerketa Ekologikoen eta Baso-Aplikazioen Zentroak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat eman zuen ezagutzera. Ikerketan zentro horretako hainbat kidek hartu zuten parte eta bertan ohartarazten zen "zibilizazio modernoak desagerrarazitako espezie-kopurua gutxietsita" egon litekeela. Gainera, limitazio horrek kontserbazioko politika eta helburuetan modu ezkorrean eragin dezake, "modu saihestezinean informazio osatugabeetatik abiatzen baikara", dio Kataluniako Baso-Zentro Teknologikoko ikerlari Nicolas Titeuxek, txostenaren egileetako bat.

Oraintsu, Biological Conservation-ek beste azterketa bat eman zuen argitara, Columbiako Unibertsitateko (AEB) ikerlariek zuzenduta. Bertan kopuru zehatzak jartzen zitzaizkion gutxiespen horri, Zerrenda Gorrian dauden hegaztien inguruan Mendebaldeko Ghats mendikatean (India) eginiko lan baten harira. Lan horren ondorio nagusia zen ikerkutako 18 espezieetatik gutxienez 10entzat mehatxu-maila handitu beharko litzatekeela, beren distribuizio-habitataren kalkuloak dituen hutsuneengatik.

Ikerketa horrek eurian ura dakar, 2016ko azaroan Science aldizkariak beste lan zabalago bat argitaratu baitzuen, non bioaniztasunaren ikuspegitik garrantzitsuak diren munduko sei lekutako 586 baso-hegazti endemiko eta mehatxatutako espezierekin: Brasilgo baso atlantikoa, Ertamerika, Kolonbiako Mendebaldeko Andeak, Madagaskar, Sumatra eta Asiako Hegoekialdea. Kasu honetan, urruneko teledetekzio-datuen analisiaren ondoren, dagoeneko Zerrenda Gorrian dauden espezieei mehatxu-maila handitzeaz gain, zerrendan agertzen ez diren 189 espezie sartzea proposatzen da.


Jatorrizko albistea El País-en argitaratua (irakurri artikulo osoa hemen).