Berriak

2019/5/31 Ingurumen albisteak

Partekatzen diren bizikletak, hirientzako eta erabiltzaileen osasunerako errentagarri

Metropolietan egotea jada ez da anekdotikoa. Partekatzen diren bizikleten sistemak Espainian sustraitu dira eta jada erabat integraturik daude hiri nagusienetan. Edozein berritasun bezala, eszeptizismo kutsu batekin etorri ziren, baina bezeroen babes eta ingurugiroaren gizarte-kontzientziak zalantza guztiak zokoratu dituzte. 

Business School IESEk ekonomia, osasunean eragina eta 'bikesharing'en etorkizuna ikertu du 13 hiritan (Londres, Berlin, Madril, Paris, Hamburgo, Viena, Bartzelona, Milan, Copenhage, Colonia, Turin, Bilbo eta Donostia). Ondorioztatu duenez, gastatu den euro bakoitzeko, aztertutako hiriok 1,37 eta 1,72 euro artean lortu dute itzulera gisa. Emaitza honetara heltzeko, ikertzaileek ingresatutako dirua, sortutako lanpostuak, harremana duten tokiko sektoreenganako eragina eta lan sorkuntza hori izan duten etxeen eskariaren igoera aztertu dute. 


Informazio gehiago: https://www.abc.es/economia/abci-bicicletas-compartidas-rentables-para-ciudades-y-salud-usuarios-201905250140_noticia.html