Berriak

2019/7/1 Cristina Enea Fundazioa

Ostiral honetan, 'El mago de Oz', Udako zinema parkean

Orain dela urte batzuetatik 'tradizio' bilakatu zaigu Udako zinema parkean, eta, aurten ere bi sesio antolatu ditugu doan eta jende guztiarentzat. Lehena iragan ekainaren 28an izan zen, 22:30etan, 'El jovencito Frankenstein' filmaren proiekzioarekin. Eta, bigarrena, 'El mago de Oz' lanaren proiekzioa, hurrengo ostiralean, uztailaren  5ean, izango da, 22:30etan

Hori guztia Miquel Aparici artistaren erakusketaren harira, parkeko eraikin nagusian ikusgai baititu doan bere obrak uda honetan. Bertan, kataluniarrak materialen birziklapena maila gorenera jaso du arte bihurtuta. 'Zooteka' du izena erakusketak. 

Cristina Enea Fundazioak antolaturik, jende guztiarentzako doako jarduera izango dugu, eta, eguraldi txarra balego, uztailaren 12ra atzeratuko litzateke. Anima zaitezte!