Berriak

2018/10/10 Ingurumen albisteak

Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko ekinaldi bat abiarazi du Donostiako Udalak


Beste kanpaina bat abiarazi du Donostiako Udalak, urrian hasi eta 1.000 establezimendu bisitatzeko. Haren bidez, beirazko ontziak ostalaritzan birziklatzeari eragin nahi dio, hala, hondakin sortzaile handiak hondarrak behar bezala kudeatzera behartzen duten udal ordenantzak mamitzeko. Donostiako Hondakinen Gida Dokumentuak ezarritako ildotik joango litzateke kanpaina.
 
Ecovidriok emandako datuen arabera, 2017. urtean, Donostia izan zen gehien birziklatu zuen hiriburua, donostiar bakoitzak 38,2 kg beirazko ontzi birziklatu baitzuen. 7.124 tona bildu zituen Donostiak hiri osoan ezarritako 700 edukiontzietan. Donostian beirazko ontzi gehiago bereiz jasotzea lortu nahi du ekimenak. 
 
Beste kanpaina berri hau bururatzeko, kanpoko ikerlan bat egingo dute, beirazko ontziak birziklatzeaz udal ordenantzek diotena hobeto jakin dezaten. Era berean, birziklatzeak Donostian dituen ingurumen onuraz jabetzen laguntzea sustatuko du. 
 
Urritik aurrera hasiko dira adituak establezimenduak bisitatzen, eta Amara auzoa izango da aurrenekoa. Hasieran, informazioa eman eta premiak hautemateko fase bat izango. Hartan, hainbat edukieratako pertzak emango dizkiete establezimenduei, establezimendu bakoitzari sortzen duen beirazko ontzi bolumena birziklatzea errazteko. Gero, auditoretzak izango dira, establezimenduan bertan ondo sailkatzen dituztela egiaztatzeko. 
 
Arauak beteko ez balituzte, izendun gutun bat emango diote establezimenduari bigarren bisitaldian. 
Espainiako estatuan saltzen diren erabilera bakarreko beirazko ontzi hondakinen ia % 50 sortzen du ostalaritzak. Hortaz, birziklatze helburuak lortzeko ezinbesteko sektorea da. Hortaz, klima aldatzearen aurkako borroka nabarmen hobetzea lekarke sektorean ohitura sostengagarriak ezarriz joateak.


Iturria: Donostia.eus