Berriak

2019/6/4 Bizikletaren BehatokiaIngurumen albisteakIraunkortasunaren Behatokia

"Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea", 2019ko Mugikortasunaren Europako Astearen lema

Mugikortasunaren Europako Astea autoaren erabilera irrazionalak hiriguneetan eragiten dituen ondorio kaltegarriei buruz, bai osasun publikoarekin bai ingurumenekoekin lotutakoei, sentsibilizatzeko kanpaina bat da, eta administrazio publikoetako hirigintzaren eta mugikortasunaren arduradunei eta herritarrei zuzenduta dago.

Europa osoa hartzen duen ekimena herritarrei mugikortasun jasangarriko aukerak azaltzeko aukera bat da, baita hiriek eta herriek pertsonen mugikortasun-ohiturak aldatzeko dituzten erronkak ere.

2019ko MEAk tokiko agintariei garraio-neurri berriak probatzeko eta herritarren iritzia eta ustea biltzeko balia dezaten gomendatzen die, bai eta tokiko eragileekin bildu eta mugikortasunaren alderdiak eta horiek bizi-kalitate eta osasunarekin duten harremana eztabaidatzeko ere. Automobilaren erabilera eta, horrenbestez, planetaren berokuntza eragiten ari diren isurpenak murrizteko irtenbide berritzaileak aurkitzea da helburua, bai eta teknologia berriak edo hiri-plangintzako neurriak probatzea ere.

Herritarrek eta erakundeek MEAn parte hartzea
MEAk interesdunei parte hartzeko hainbat modalitate eskaintzen dizkie, hain zuzen ere: jardueraz betetako aste bat antolatzea, automobil pribatua utzi eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren garraiobideetarako aldaketa gutxika sustatuko duen gutxienez behin betiko neurri berri bat ezartzea (nahitaezko baldintza) edota autorik gabeko eguna  antolatzea (ahal bada, 2019ko irailaren 22an).

Mugikortasunaren Europako Astean parte hartzeari eta izena emateari buruzko informazio gehiago nahi duten Euskadiko udal eta erakunde publiko guztiek, Udalsarea 2030 Jasangarritasunerako udalerrien euskal sarearen webgunera jo dezakete.


Iturria: Udalsarea21